Maiatzaren 27ra bitartean, Cannes zinearen uriburua izango da
2007-05-16 02:00 BarriakCoen anaiak, Tarantino, Kusturica eta Schnabel izango dira, besteak beste, Canneseko Sail Ofizialean lehiatuko diran zuzendarietako batzuk. Aurten 60. urteurrena ospatuko dau zinemaldiak eta maiatzaren 16tik 27ra bitartean izango da.
Coen anaiak, Tarantino, Kusturica eta Schnabel izango dira, besteak beste, Canneseko Sail Ofizialean lehiatuko diran zuzendarietako batzuk. Aurten 60. urteurrena ospatuko dau zinemaldiak eta maiatzaren 16tik 27ra bitartean izango da. 'No country for old men' Coen anaien filma, 'Le scaphandre et le papillon' Julian Schnabelen pelikula, 'Promise me this' Emir Kusturicaren lana eta 'Death proof' Quentin Tarantinok zuzendutako filma dira Urrezko Palmea irabazteko hautagaiak.
Lehiaketatik kanpo, bestalde, 'Sicko' Michael Mooren lana, 'Ocean's thirteen' Steven Soderberghen pelikula, 'Go go tales' Abel Ferrararen obrea eta 'U2 3d' Catherine Owensen filma aurkeztuko ditue, beste pelikula batzuen artean.
Stephen Frears izango da jaialdiko epaimahaiaren presidentea eta ganerako kideak Maggie Cheung, Toni Collette, María de Medeiros, Sarah Polley, Marco Bellocchio, Orhan Pamuk, Michel Piccoli eta Abderrahmane Sissako izango dira.
Aurten, 95 herrialdetako 1.615 lan jaso ditue; halanda be, lehian 21 filmek hartuko dabe parte. ‘Un Certain Regard’ atalean 20 pelikula egongo dira; lehiaketatik kanpo hiru film aurkeztuko ditue; gauerdiko hiru emonaldi egongo dira eta baita beste hiru emonaldi berezi be. Ganera, 27 film labur ikusteko aukerea egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!