Nontzeflash eta Nontzefilm lehiaketen sarituak jakinarazo ditue
2007-05-11 02:00 BarriakNontzeberri euskerazko kultura atariak Bilboko Zine Fantastikoaren (FANT) Jaialdiaren laguntzinoagaz antolatutako ‘Nontzeflash IV. Animazinozko Film Laburren Jaialdia’ eta ‘Nontzefilm III. Fikzinozko Film Laburren Jaialdia’ lehiaketen irabazleei maiatzaren 12an emongo jakez sariak, Nontzeberri Gaua dalakoan, Bilboko Capitol zine-aretoetan gaueko 20:00etatik aurrera.
Nontzeberri euskerazko kultura atariak Bilboko Zine Fantastikoaren (FANT) Jaialdiaren laguntzinoagaz antolatutako ‘Nontzeflash IV. Animazinozko Film Laburren Jaialdia’ eta ‘Nontzefilm III. Fikzinozko Film Laburren Jaialdia’ lehiaketen irabazleen barri emon dau. Egileek Internet bidez aurkeztu ditue lanak,
www.nontzeflash.com eta www.nontzefilm.com webguneetan. Irabazleak honako honeek dira:
Nontzeflash
1. saria The Dreamer, Erresuma Batua 2006, 2’16’’
Zuzendaria: Yu Ji
2. saria, Los Pecadores, Argentina 2006, 2’20’’
Egilea: Pablo Polledri
3. saria, Pneumatic, Erresuma Batua 2006, 3’45’’
Zuzendaria: Ellen McAuslan
Euskal Herriko saria, La duda, Euskal Herria 2006, 3’19’’
Zuzendaria: Ismael Rubio Montes
Nontzefilm
1.saria, CANDY and BRANDY, Euskal Herria 2006, 3’27’’
Zuzendaria: Ander Duque
2. saria
El increíble ataque del mejillón cebra, Euskal Herria 2006, 3’20’’
Zuzendaria: Eduardo Gonzalez
3. saria
¿Quién está dónde?, Katalunia 2006, 2’43’’
Zuzendaria: Jaume Lalima
Euskal Herriko film laburrik onena, Déjà Vu, Euskal Herria 2006, 0’57’’
Zuzendaria: Mikel Usoz de la Fuente
Unibersidadeko film laburrik onena, Korna, Euskal Herria 2006, 3’30’’
Zuzendaria: Jon Manterola Herbozo
Epaile lanetan Ernesto del Rio, Begoña Vicario, Pernan Goñi, Galder Gaztelu-urrutia eta Ines Intxausti egon dira.
Lanok FANTen pantailaratuko dira, maiatzaren 12an, Capitol zine-aretoetan, gaueko 22:00etan. Bertan sariak be emongo dira Nontzeberri Gaua dalako jaialdian.
Nontzefilm-era lanak aurkezteko epea zezeilaren 21ean amaitu zan. Danetara, 155 lan aurkeztu dira; horreetarik 50 Euskal Herrikoak, tartean 15 euskeraz.
Filmak Espainiatik, Txiletik, Argentinatik, Kubatik, Perutik, Kataluniatik, Kolonbiatik, Mexikotik, Txinatik, Bolibiatik, Italiatik eta Brasildik etorri dira.
Nontzeflash-en 154 film jaso dira. Lanak 35 herrialde honeetatik ailegau dira: Euskal Herria, Espainia, Bosnia-Herzegobina, Txile, Mexiko, Kolonbia, Venezuela, Uzbekistan, Italia, Hego Korea, Argentina, Indonesia, Peru, Australia, Austria, Erresuma Batua, Serbia, Israel, Katalunia, Taiwan, Alemania, Belgika, Turkia, Lituania, Herbehereak, Guatemala, Errusia, India, Kanada, AEBak, Filipinak, Kroazia, Uruguai, Frantzia, Singapur. Euskal Herritik 6 lan jaso ditue.
Aurten, Euskal Herriko Unibersidadearen ikasleen parte hartzea nabarmendu gura izan dabe antolatzaileek. EHUk, unibersidadeko lanik onena saritzeaz ganera, ikasleen parte-hartzea bultzatu dau.
Kopurua eta jatorria
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!