Zinebiklubek urtarriletik martira Bilboko 49. Nazinoarteko Jaialdian aurkeztutako film onenak eskainiko ditu
2008-01-09 14:35 BarriakHiruhilekoan zehar ikusi al izango diran 80 film labur baino gehiagoren artean, Laida Lertxundiren ‘Footnotes to a house of love’, Euskal Zinema ataleko sari nagusia barau eta Tito Molina ekuatoriarrak zuzendutako ‘El niño y el mar’ espainiar eta ekuatoriar koprodukzinoa dira, Espiniar zinema ataleko sari nagusia.
'Animabasauri 3 Atzera Begirakoa', igazko jaialdiko filmak gogoratzeko aukera bikaina
2008-01-08 09:44 BarriakGorostilanda eta Gozila alkarte kulturalek 'Animabasauri 3 Atzera Begirakoa' antolatu dabe Basaurin. Urtarrila osoan, igazko animazinoko jaialdi horretara aurkeztutako lan onenak ikusi ahal izango dira.
'There Will Be Blood' izentau dabe 2007ko filmik onena
2008-01-07 13:39 BarriakBigarren mailako aktore onenaren saria Javier Bardemek lortu dau No Country for Old Men pelikulan egindako antzezpenagaitik. Bardemek 70. hamarkadan hainbat hilketa egin zituan hiltzaile bat antzezten dau film horretan.
'El Orfanato' gaur ikusgai AEBetan
2007-12-28 11:55 Barriak2007ko film espainiar arrakastatsuena izan da 'El Orfanato'. Ia 24 miloe euro batu ditu, eta 4.170.000 lagunek ikusi dabe. Bayonaren filmak, gainera, 14 sari-proposamen lortu ditu Espainiako Zinema Akademiaren Goya sarietarako, Film Onenaren sailean, Zuzendari Barri Onenarenean eta Emakumezko Aktore Onenari jagokonean, besteak beste.
Hamabost talde lehiatuko dira Elgetan Ikus-entzunezkoen III. Rallyan
2007-12-26 13:34 BarriakHamabost taldek emon dabe izena norgehiagokan parte hartzeko, eta horrek, duda barik, giro polita sortuko dau herrian egun osoan. Antolatzaileen kalkuluen arabera, 80 gazte inguru batuko dira Elgetan lehiaketearen bueltan, Euskal Herriko lurralde guztietatik etorritakoak.
Baleuko eta Irusoin Goya Sarietarako izentau ditue
2007-12-19 14:54 Barriak ‘Betizu eta Urrezko Zintzarria’ eta ‘Lucio’ dira izentautako lanakEiken Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterreko kideak diran Baleuko eta Irusoin produkzino-etxeak Goya Sarien hurrengo edizinoan izango dira zezeilaren 3an, animazinoko film onenaren eta film dokumental onenaren mailetan lehiatuz, hurranez hurran.
‘El orfanato' eta 'Las trece rosas', Goya sarietarako faborito
2007-12-18 10:54 Barriak‘El orfanato’ eta ‘Las trece rosas’ filmak dira Goya sarien XXII. edizinorako faboritoak, danetara, hamalau izendapen jasota. Horreekaz batera, ‘La Soledad’ eta ‘Siete mesas de billar francés’ filmak lehiatuko dira pelikularik onenaren saria irabazteko. Sari banaketa gala zezeilaren 3an izango da.
'Zine gehiago+Euskera gehiago', euskerazko filmak sustatzeko ekimena
2007-12-14 10:25 BarriakEusko Jaurlaritzako Kultura sailak 'Zine gehiago+Euskera gehiago' egitasmoa jarri dau martxan, euskerazko filmak DVD euskarrian eta zirkuitu komertzialetan txertatzeko asmoz. Ekimenaren aurkezpena Bilbon egin dabe Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiak.
Film laburrak izango dira ikusgai Donostiako Animatoon jaialdian
2007-12-11 14:20 BarriakAnimazinoko hiru film luze eta 18 labur emongo ditue bariku honetan hasi eta domekara bitartean Donostiako Animatoon jaialdian. Ekitaldia La crisis carnívora filmak zabalduko dau eta Free Jimmy lanak zarratu.
EHUko % 0,7 Funtsak ‘Munduaren beste aurpegia’ Zine Solidarioaren Astea antolatu dau
2007-12-10 11:45 BarriakEuskal Herriko Unibersidadeko (EHU) % 0,7 Funtsak ‘Munduaren beste aurpegia’ Zine Solidarioaren Astea antolatu dau, eta astelehenean, abenduak 10, hasiko da, 16:00etan, Leioako campuseko Liburutegi Nagusiko hitzaldi aretoan.
Hamabi film labur batzen ditu 'Kimuak 1998-2006' DVDak
2007-11-29 14:11 BarriakAzken urteotan egindako 12 film laburrik onenak batu nahi izan ditue Kimuak 1998-2006 DVDan, egitasmoaren 10. urteurrenaren atxakiagaz. Bilduma-lan hori bart aurkeztu eben Bilboko Arriaga Antzokian.
Eiken AnimaBasque-Business azokea preparetan hasi da
2007-11-26 17:19 BarriakEuskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra AnimaBasque-Business Animazinoaren Nazinoarteko Azokearen preparazino lanetan hasi da klusterraren bazkidea dan Barton Films euskal enpresearen aholkularitza teknikoagaz. Azokearen lehenengo edizinoa 2008ko apirilaren 24an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian.
'Ardoaren Negarra' Logela multimediaren sormenezko lanak irabazi dau Urrezko Antzarra saria
2007-11-26 14:43 BarriakBerrogeita sein film aurkeztu dira aurten amaitu barri dan Lekeitioko XXX. Euskal Zine eta Bideo Bilerara. Profesional arloko saridunaz gan, zaletuen mailan, Gentzane Agirre lekeitiarraren All about eves filmak lortu dau saria.
Fernando Fernan-Gomez hil da
2007-11-22 10:24 BarriakAktore legez ia 200 pelikula egin ditu Fernan-Gomezek; zuzendari legez, hogei film baino gehiago zuzendu. Ganera, hainbat sari jaso ditu, Donostia Saria (2000) eta Arteen Asturiasko Printze Saria (1995), berbarako. Espainiako zinemagintzan inork baino Goya sari gehiago ditu: zazpi.
Hogeita hamazortzi herrialdetako 92 film aurtengo Zinebin
2007-11-14 17:43 Barriak Zinebi, Film labur eta Zine Dokumentalaren Nazinoarteko 49. Jaialdia zemendiaren 26tik abenduaren 1era izango da Bilbon.'Cristobal Molón' pelikulea saritu dabe Kordoban
2007-11-14 13:33 BarriakIñigo Berasategi eta Aitor Arregiren Cristóbal Molón pelikuleak Film Luze Onenaren Saria jaso dau Kordobako Animacor 2007 Animazinozko Zinema Jaialdiaren III. edizinoan.
Alfredo Landak jasoko dau 2007ko Espainiako Zinema Akademiaren Ohorezko Goya saria
2007-11-13 18:47 BarriakAlfredo Landa (Iruinea, 1933) 25 urtegaz joan zan Madrilera eta antzerkian eta bikoizketan hasi zan lanean. Bere lehenengo pelikula José María Forqué-ren ‘Atraco a las 3’ izan zan, 1962an. Ordutik, 120tik gora pelikulatan agertu da, antzerkian eta telebistan egindako lanaz gan.
Eusko Jaurlaritzeak 60.000 euro emongo deutsoz Ibaiari, ikus-entzunezko alorraren garapenerako
2007-11-13 18:42 BarriakKultura sailak 60.000 euro zuzenduko deutsoz Ibaia alkarteari, ikus-entzunezko laguntzen gaineko azterketea egin daian, bere web-orria eguneratu daian, euskal ikus-entzunezkoen kanpoko zabalpenaren alde Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiaren barruan antolatzen dauen Pirinioetako Koprodukzino Foroa finantzietako eta, oro har, alorraren zabalpena eragin daian.
Emakumeek Egindako Zinemaren XII. Erakusketea Bilbon
2007-11-12 17:02 BarriakBilboko Udaleko Emakume Sailak eta Simone de Beauvoir feministen taldeak antolatuta, ‘Zinemakumeak gara’ lelopean, zemendiaren 12tik 17ra, nazioarteko zinemaldietan saritutako zortzi film luze proiektauko dira, immigrazinoaren, biolentziaren, lanaren eta bikote hartu-emonen ikuspuntu femeninoa erakusteko.
Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen III. Rallya Elgetan izango da, abenduaren 29an
2007-10-31 11:55 BarriakElgetako Espaloia Kafe Antzokia izango da abenduaren 29an egingo dan lehiaketearen erdigunea: parte hartzaileek bertan egin beharko ditue euren bideoen edizino lanak, lanon proiekzinoa eta sari banaketea bera be bertan egingo baitira. Aurkezten diran lanen artean, hiru sari banatuko dira: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak hain zuzen be. Izena emoteko epea, zemendiaren 27ra arte zabalik dago.
BizkaiFilma egitarauan badagoz helduentzako pelikulak be
»» Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo ...