Meryl Streepek gaur jasoko dau Donostia Saria

Bizkaie! 2008-09-26 14:52   Barriak

Meryl Streep ibilibide luzeko aktorea da, oscarretarako 14 izendapen jaso ditu eta oscar biren jaube da.

Christian Povedak 'La vida loca' dokumentala aurkeztuko dau Gernikako Trinkete Antitxokoan

Bizkaie! 2008-09-25 11:56   Barriak

Urtebetez argazkilari eta dokumentalista frantziarra El Salvadorreko 'Mara' taldeen bihotzera hurreratu zan gazkile taldeen errealidade gogorra filmetako. Dokumentaleko protagonista gehienak hilda edo kartzelan dagoz. Proiekzinoa Povedak berak aurkeztuko dau Gernikako Trinkete Anti-txokoan, irailaren 26an gaueko 21:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Manhattaneko Film Laburren Jaialdia bigarrenez egingo da Bilbon

Bizkaie! 2008-09-24 11:58   Barriak

Parte hartu daben 429 film laburren artean, jaialdiak 12 finalista aukeratu ditu eta horreek 42 estadutan proiektau eta munduko 109 zinema areto baino gehiagotan banatuko dira. Bilbon 12 film labur finalistak ikusteko aukerea egongo da, EiTBren egoitzan, irailaren 26an. Finala New Yorken izango da irailaren 28an.

'Moby Dick' balea zinemara bueltauko da

Bizkaie! 2008-09-24 10:59   Barriak

'Wanted' estreinau barri dauen Timur Bekmambetov zinemagile errusiarra izango da ehunka miloe dolar balioko dauen superprodukzinoa zuzentzeko arduraduna.

Donostia izarrez bete da

Bizkaie! 2008-09-18 11:00   Barriak

Richard Eyrek zuzendutako 'The Other Man' filmak emongo deutso hasierea gaur goizean Zinemaldiari. Aurten, alfonbra fuxiaren ganean hainbat izarrek egingo dabe distira. Richard Eyre bera eta Antonio Banderas izango dira lehenengoak.

Cuerda, Garci eta Querejeta, Oscar-etarako hautagaien artean

Bizkaie! 2008-09-16 15:52   Barriak

Oscar sarien 81. edizinorako Espainiaren hautagaia gaur egun zinema-aretoetan dagozan 'Los girasoles ciegos', 'Sangre de mayo' edota 'Siete mesas de billar frances' filmetako bat izango da.

Meryl Streep Donostia Saria jasoten ikusteko sarrerak agortu dira

Bizkaie! 2008-09-15 11:04   Barriak

Donostiako 56. Zinemaldiko saioetarako sarrerak domekan, irailak 14, jarri ziran salgai. Danetara, 37.700 sarrera saldu ziran lehenengo egunean. Woody Allen zuzendariaren eta Coen anaien pelikulak ikusteko sarrerak honezkero agortuta dagoz, baita Meryl Streep aktoreak Donostia Saria jasoko dauen ekitaldia ikusteko be.

Darren Aronofskyren 'The Wrestler' pelikuleak jaso dau Urrezko Lehoia Venezian

Bizkaie! 2008-09-08 15:22   Barriak

Zilarrezko Lehoia Aleksei German Jr. errusiarrak irabazi dau. Bumaznyj Soldat lanean, espaziora lehenengoz joango diran astronauten istorioa kontetan dau. Merab Nididze eta Chulpan Khamatova dira pelikulako aktore nagusiak.

Antonio Banderasek eta Meryl Streepek jasoko dabe aurtengo Donostia saria

Bizkaie! 2008-09-05 15:58   Barriak

'Duda barik, Streep da egun emakume aktorerik onena', adierazo dau Zinemaldiaren zuzendari Mikel Olaziregik. Banderasek, barriz, 'Hollywoodeko zuzendari onenakaz' lan egin dauela azpimarratu dau zuzendariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jose Luis Borauren inguruko atzera begirakoa Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2008-09-05 15:15   Barriak

Bilboko Arte Eder Museoaren Zinematekak Jose Luis Borau zinema zuzendari, produktore eta gidoilariaren atzera begirako zikloa eskainiko dau irailaren 4tik 27ra bitartean.

Richard Eyreren 'The Other Man' filmak emongo deutso hasierea Donostiako Zinemaldiari

Bizkaie! 2008-09-04 13:05   Barriak

Bernard Schlink idazle alemaniarraren Liebesfluchten liburuko kontakizun batean oinarritzen dan pelikula honek hiru erpineko amodioa eta obsesino erromantiko bat deskribiduten dau eta intriga elementuz beteta dago.

Zinemaldian izango dan 'Tropic Thunder' filmak 84 miloe dolar irabazi ditu orain arte

Bizkaie! 2008-09-02 11:26   Barriak

Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izango da Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo. Stiller bera Donostian izango dala jakinarazo dabe, Robert Downey Juniorregaz batera. Stiller DreamWorks produkzino etxearen film honen gidoilari, produktore, zuzendari eta protagonistea da.

Kimuak 2008ko film laburrak irailean aurkeztuko ditue Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2008-08-29 10:44   Barriak

Euskal film laburrak sustatzea helburu dauen katalogo honetan parte hartzeko aukeratutako lanen artean, Gipuzkoan produzidutakoak nabarmendu dira aurten, izan be, aukeratutako zortzi lanetatik zazpi Gipuzkoan egindakoak dira eta bestea Bizkaian.

Amaitu bako lau film izango dira Zinemaldiko Zinema Mugimenduan

Bizkaie! 2008-08-29 10:19   Barriak

Zinema Mugimenduan ekimenaren bidez, Donostiako, Amiensko eta Friburgoko nazinoarteko zinema-jaialdiek, amaitu bako filmak gauzatzeko bide barriak aztertzen ditue, bai eta herrialde horreetako, Europako eta Hego Amerikako profesionalen, enpresen eta erakundeen artean zubi lana egiteko aukerak be.

Woody Allen, Coen anaiak, Laurent Cantet eta Mike Leigh zuzendarien filmak, Zinemaldiko Zabaltegi-Perlak Sailean

Bizkaie! 2008-08-26 15:36   Barriak

Donostiako Zinemaldiaren hurrengo edizinoan, Woody Allen ('Vicky Cristina Barcelona'), Coen anaiak ('Burn After Reading'), Laurent Cantet ('Entre les murs') eta Mike Leigh ('Happy-Go-Lucky') zuzendarien filmak izango dira, Zabaltegi-Perlak sailean.

Euskal Zinearen VI. Erakustaldia Txileko Unibersidade Katolikoan

Bizkaie! 2008-08-25 10:59   Barriak

Euskal Zinearen Erakustaldiaren seigarren edizinoa martxan dago honezkero Txileko Unibersidade Katolikoan, Santiagon. Erakustaldia datorren irailaren 3an amaituko da.

Jonathan Demme izango da Donostiako Zinemaldiko epaimahai ofizialeko presidentea

Bizkaie! 2008-08-08 11:40   Barriak

'The Silence of the Lambs' (1991) filmagaz zuzendari onenaren Oscar saria irabazi eban eta, besteak beste, 'Something Wild' (1986), 'Philadelphia' (1993), 'The Manchurian Candidate' (2004) eta 'Neil Young: Heart of Gold' (2006) lanak egin ditu.

AnimaBasauri zinemaldiaren V. edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2008-08-07 14:24   Barriak

Honezkero, Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiko V. edizioan preparetan hasi dira antolatzaileak. 2009ko martiaren 20tik 27ra egingo dan ekimenean, aurreko edizinoetan legez, lehiaketa-sailak eta bestelakoak be izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Wall-E, Pixar estudioen protagonista barria

Bizkaie! 2008-08-07 12:16   Barriak

Umorez, sentimentuz eta ironiaz beteriko Wall-E filma sortu dabe Pixar estudioek, elementu gitxigaz eta irudimenagaz egindako animazinozko filma. Gure zinema aretoetan estreinau barri dan filmak robot zahar eta zikin baten istorioa kontetan dau.

Kimuak programako hamaikagarren edizinoak honezkero baditu protagonistak

Bizkaie! 2008-08-06 14:18   Barriak

Euskal film laburrak sustatzea helburu dauen katalogo honetan parte hartzeko aukeratutako lanen artean, zortzi lanetatik zazpi Gipuzkoan egindakoak dira. Katalogoan sartutako zortzigarren lana Bizkaian egindakoa da.