Jon Garañoren 'On the line' film laburra saritu dabe Agustí Comes sariketan
2009-08-11 14:13 BarriakJaialdi berean saritu zituen Eva Norvertoren Fragments d´un dia, katalanez grabautako film labur onenaren sariagaz, eta Eva Ungríaren No se preocupe, publikoaren sari nagusiagaz.
'Zigortzaileak' umeentzako euskerazko pelikularen azken sekuentziak grabauko ditue
2009-08-07 15:23 BarriakBihar, zapatua, amaituko da bagilaren 29an Portugaleten hasi zan Zigortzaileak filmaren errodajea. Santurtzin filmauko dira umeei zuzendutako abenturazko pelikula horren azken sekuentziak. Estreinaldia 2010erako aurreikusten dabe.
Irailaren 14tik urriaren 8ra bitartean 'Zinema Ikusezina: Filme Sozialak' jaialdia egingo da Bilbon
2009-08-05 12:30 BarriakJaialdia Arte eta Industria Zinematografikoko Institutu Kubatarraren 50. urteurrenaren ospakizunari egongo da eskainita eta helburua zinema desbardina bultzatzea da, gai sozialen inguruko ikus-entzunezko errealizazinoei nazioarte mailako aukerea emoteko eta lan horien hedatzerako eremu barriak sortzeko.
Montrealen estreinauko dabe Arkaitz Basterraren 'Life and film' dokumentala
2009-08-04 14:10 BarriakAbuztuaren 27an hasiko da jaialdia, eta irailaren 7an amaitu. Basterrak egin dauen bigarren dokumentala da 'Life and film'. Lehenengoa 'Agian' izan zan, Zaharregia, txikiegia agian ikuskizuneko egileek AEBetan egindako birea jasoten dauena eta Donostiako Zinemaldiko Zabaltegin estreinau ebena, orain dala hiru urte.
Atxagaren 'Bi anai' pantaila handira
2009-08-04 13:58 BarriakImanol Rayo iruindarrak Bernardo Atxagaren 'Bi anai' nobelan oinarritutako filma egingo dauela jakinarazo dau. Errodaje-plana zehaztu barik egon arren, Rayok aurreratu dau urte amaieran hasiko dirala beharrean Estellerrian.
'Zorion perfektua' filma Donostiako Zinemaldian estreinauko dabe
2009-07-27 14:16 BarriakAnjel Lertxundiren Zorion perfektua nobelan oinarrituta Jabi Elortegi bizkaitarrak zuzendutako filma Donostiako 57. Zinemaldiaren Zabaltegi-Zuzendari Barriak sailean lehiatuko da, Elisabet Cabeza eta Esteve Riambauren Màscares eta Miguel Angel Jimenez Colmenarren Ori pelikulakaz batera.
Zortzi euskal film labur izango dira Kimuaken 2009ko katalogoan
2009-07-27 11:51 BarriakKimuak programea Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dabe eta aurtengo edizinorako aurkeztutako 63 film laburretatik zortzi aukeratu ditue. Aurten, bi genero nabarmentzen dira beste guztien gainetik: komedia eta dokumentala
51. Zinebin izena emoteko epea zabalik dago
2009-07-23 12:09 BarriakBilboko 51. Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiak, Zinebik, izen emoteko epea zabaldu dau. Aurtengo jaialdia zemendiaren 23tik 28ra bitartean egingo da eta lehiaketan, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako atzerriko filmak eta 2009ko urtarrillaren 1etik aurrera egin diran Estaduko filmak eta bideoak onartuko dira.
Ikus-entzunezkoen sektoreko euskal enpresa nagusietako batzuk Canneseko MIPCOMen izango dira datorren urrian
2009-07-17 15:44 BarriakOraingoan, euskal ordezkaritzea enpresa honeek osotuko dabe: 3Koma, Baleuko, Expressive, Flying Apple, MediaBost, Pausoka, Retelsat, Western Films, Somuga, Audiovisual 21, K 2000, Moztu Filmak eta Donostia Films.
Quentin Tarantinok abiarazoko dau Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Bitxiak saila 'Inglourious Basterds' filmagaz
2009-07-14 13:59 BarriakChristoph Waltzek Aktore Onenaren Saria irabazi eban Cannesen pelikula honetan egindako interpretazinoagaitik, eta Donostian irailaren 18an emongo dabe Zinemaldiaren lehenengo egunean.
Sei euskal zinemagilek zine lantegiak gidatuko ditue Bilbao Arte eta Kultura ikastaroetan
2009-07-13 11:44 Barriak Kepa Sojok, Enrique Urbizuk, Koldo Serrak, Nacho Vigalondok, Borja Crespok eta Borja Cobeagak maisu-eskolak eskainiko ditue Leioan'Zinema tailerra: zinema mutuaren oihartzunak' izenburupean, garagarrilaren 13 eta 17 bitartean, Leioako Arte Ederretako Fakultatean zine lantegi bat egingo da, Bilbao Arte eta Kulturak (BAK) antolatuta.
Irailaren 11ra arte dago zabalik Lekeitioko XXXII. Euskal Zine Bideo Bilera lehiaketan lanak aurkezteko epea
2009-07-06 15:08 BarriakHonezkero argitaratu ditue Lekeitioko XXXII. Euskal Zine Bideo Bilera lehiaketara aurkeztutako lanek bete behar izango dituen oinarriak. Hainbat ezaugarriren artean, lanak euskeraz eginikoak izan beharko dabe, DVD formatoan aurkeztu beharko dira eta ezin izango dabe 30 minutu baino luzeagoak izan.
Zuzendari gazteen film laburrak proiektauko dira 'Gaurik laburrena' emonaldian
2009-07-03 16:45 BarriakAurten be, zinezaleek 'Gaurik Laburrena' film laburren emonaldiaz gozau ahal izango dabe Getxon, garagarrilaren 6an eta 7an. Urtero legez, Algortako Biotz-Alai plazan izango da eta bertan zuzendari gazteen 26 film labur eskainiko dira. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da.
Zinea Euskeraz programeak astegoien honetan emongo ditu lehen pausuak erkidegoko hainbat aretotan
2009-07-02 14:27 BarriakZinea Euskaraz ekimenaren helburuak ondokoak dira: EAEko zine areto komertzialetan estreinauko diran pelikulak euskeraz bikoiztu eta eskaintzea, film barrien gaztelaniazko estreinuakaz batera euskerazko bertsinoak be eskaini ahal izatea eta, horrezaz gan, kaleratzen diran DVD komertzialetan euskerazko bandea gehitzea.
Borja Cobeaga zinegileak Bilbon aurkeztu dau 'Pagafantas' izeneko bere lehen film luzea
2009-06-29 18:41 Barriak Zine aretoetan garagarrilaren 3an izango da ikusgai 'Pagafantas' filmaGaztea izan arren, Borja Cobeaga (Donostia, 1977) zinema munduko egilerik nabarmenenetakoa da dagoeneko; 2007an Oscarretarako izentapena jaso eban ‘Éramos pocos’ film laburragaitik eta 2001eko Goya sarietarako hautagai izan zan ‘La primera vez’ lanari esker esker. 'Pagafantas' filmagaz, Kritikearen Saria lortu dau Malagako Zinema Espainiarraren Jaialdiaren azken edizinoan.
Farrah Fawcett aingeruen erreinura joan da
2009-06-26 11:57 Barriak'Charlie´s Angels' telesailak ezagun egin eban Hollywoodeko 70. hamarkadako aktore ezaguna Santa Monikako (Los Angeles, AEB) ospitale batean hil da, azken hiru urteotan uzkiko kantzerraren kontra burrukan ibili ondoren.
'Izarren argia' grabetan hasi dira Azpeitian
2009-06-25 18:57 Barriak'Izarren argia'-ren filmaketea, 2,2 miloe euroko aurrekontuagaz, sei astetan amaitzea espero dabe, eta Azpeitia, Hondarribian eta Artikutzan egingo da errodajea. Zuzendariaren asmoa 2010eko Donostiako Zinemaldian aurkeztu eta aretoetan eskaintzea da.
Bagilaren 29an hasiko dira Portugaleten 'Zigortzaileak' filmetan
2009-06-25 14:37 BarriakEuskeraz filmauko da Zigortzaileak, eta filmeko paper nagusiak zineman debuta egiten dauen neska eta mutil talde batek beteko ditu. 1200dik gora hautagaien artean aukeratutako zazpi umeek parte hartuko dabe pelikulan.
Alex de la Iglesia bilbotarra Zine Akademiako zuzendari aukeratu dabe
2009-06-22 12:38 BarriakAlex de la Iglesiak, 'Los Crímenes de Oxford' eta 'Crimen Ferpecto' lako filmen egileak, Zinemaren lege barria egiteko desafioa dauka (orain urte eta erdi baino gehiago onartu eben), espainiar zinegintzearen irudia hobetzeko ardurea eta, horrezaz gan, akademiatik alde egin eben hainbat partaide (berbarako, Pedro Almodovar eta Jose Luis Garci) barriro erakartea izango dau helburu.
III. Cinegourland: zinea eta gastronomia buztarturik Getxon
2009-06-19 10:54 BarriakCinegourland Jaialdian zehar ikusi ahal izango dira, besteak beste, gastronomiari lotutako zenbait proiekzino, egungo sukaldaritzako platerrik ederrenen erakustaldia eta sukaldaritzearen ganeko ikus-entzunezko ikasgaia. Getxoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta BBKren babesa dauka.
BizkaiFilma egitarauan badagoz helduentzako pelikulak be
»» Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo ...