51. Zinebin izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2009-07-23 12:09   Barriak

Bilboko 51. Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiak, Zinebik, izen emoteko epea zabaldu dau. Aurtengo jaialdia zemendiaren 23tik 28ra bitartean egingo da eta lehiaketan, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako atzerriko filmak eta 2009ko urtarrillaren 1etik aurrera egin diran Estaduko filmak eta bideoak onartuko dira.

Gehienez, 45 minutuko iraupena izango dabe lehiaketako film eta bideoek. Salbuespenak salbuespen, iraupen luzeagoko filmak eta bideoak onartzeko eskubidea izango dau Aukeraketa Batzordeak.

Lehiaketako sail eta sariak ondokoak izango dira:

- Bilboko zinemaldiaren sari nagusia: 7.000 euro
- Fikzinoa: Fikzinoko urrezko Mikeldi saria: 4.000 euro; eta Fikzinoko zilarrezko Mikeldi saria: 3.000 euro.
- Dokumentala: Dokumentaletako urrezko Mikeldi saria: 4.000 euro; eta Dokumentaletako zilarrezko Mikeldi saria: 3.000 euro.
- Animazinoa: Animazinoko urrezko Mikeldi saria: 4.000 euro; Animazinoko zilarrezko Mikeldi saria: 3.000 euro.
- Euskal zinemaren sari nagusia: 5.500 euro.
- Espainiako zinemaren sari nagusia: 5.500 euro.
- Zilarrezko Carabela: 4.000 euro.

Parte hartu nahi daben filmeen ganeko dokumentazinoa 2009eko irailaren 1a baino lehen bialdu behar da Zinemaldiaren helbidera (Colón de Larreategi, 37, 4. esk 48009 Bilbo (Espainia). Zinebiko webgunean be bete daiteke eskaera orria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu