Irailaren 14tik urriaren 8ra bitartean 'Zinema Ikusezina: Filme Sozialak' jaialdia egingo da Bilbon

Bizkaie! 2009-08-05 12:30   Barriak

Jaialdia Arte eta Industria Zinematografikoko Institutu Kubatarraren 50. urteurrenaren ospakizunari egongo da eskainita eta helburua zinema desbardina bultzatzea da, gai sozialen inguruko ikus-entzunezko errealizazinoei nazioarte mailako aukerea emoteko eta lan horien hedatzerako eremu barriak sortzeko.

Irailaren 14tik urriaren 8ra bitartean 'Zinema Ikusezina Filme Sozialak' jaialdiaren lehenengo edizinoa egingo da Bilbon, ONGD Kultura, Komunikazino eta Garapenak (KCD) sustatuta. Jaialdiaren helburua zinema desbardina bultzatzea da, gai sozialen inguruko ikus-entzunezko errealizazinoei nazioarte mailako aukerea emoteko eta lan horien hedatzerako eremu barriak sortzeko.

Antolatzaileen esanetan, jaialdiaren lehenengo edizinoan hainbat jarduera izango dira: argazki erakusketak Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Salan, proiekzinoak FNAC dendan, kontzertua Kafe Antzokian eta aste betez fikzinozko lanen eta dokumentalen erakusketea Kapitol Zinemetan.

Jaialdia Arte eta Industria Zinematografikoko Institutu Kubatarraren 50. urteurrenaren ospakizunari egongo da eskainita.

Omenaldiaren harian, Eslinda Núñez, Mirtha Ibarra eta Daisy Granado aktoreak eta X Alfonso musikari kubatarra izango dira Bilbon film batzuk aurkezten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu