Montrealen estreinauko dabe Arkaitz Basterraren 'Life and film' dokumentala

Bizkaie! 2009-08-04 14:10   Barriak

Abuztuaren 27an hasiko da jaialdia, eta irailaren 7an amaitu. Basterrak egin dauen bigarren dokumentala da 'Life and film'. Lehenengoa 'Agian' izan zan, Zaharregia, txikiegia agian ikuskizuneko egileek AEBetan egindako birea jasoten dauena eta Donostiako Zinemaldiko Zabaltegin estreinau ebena, orain dala hiru urte.

Montrealeko (Quebec) zinema jaialdian estreinauko dabe Askaitz Basterraren (Zornotza, 1974) 'Live and Film' lana, dokumentalen atalean. Abuztuaren 27an hasiko da jaialdia, eta irailaren 7an amaitu. Basterrak egin dauen bigarren dokumentala da 'Life and film'. Lehenengoa 'Agian' izan zan, Zaharregia, txikiegia agian ikuskizuneko egileek AEBetan egindako birea jasoten dauena eta Donostiako Zinemaldiko Zabaltegin estreinau ebena, orain dala hiru urte.

Oraingoan, Basterrak Vojtech Jasny (Telc, Txekiar Errepublika, 1925) zinema zuzendariaren inguruko dokumentala egin dau, New Yorken irakasle izan ebanarena.

Vojtech Jasny Txekiako zinemaren olatu barria-ren aitatzat dabe. Haren filmek lau sari jaso ditue Canneseko zinema jaialdian. Donostiako Zinemaldian, 1977an jaso eban zuzendari onenaren saria, 'Ansichten eines Clowns' (Pailazo baten aburuak) filmagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu