Jon Garañoren 'On the line' film laburra saritu dabe Agustí Comes sariketan
2009-08-11 14:13 BarriakJaialdi berean saritu zituen Eva Norvertoren Fragments d´un dia, katalanez grabautako film labur onenaren sariagaz, eta Eva Ungríaren No se preocupe, publikoaren sari nagusiagaz.
Estadu Batuak eta Mexiko artean dagoan mugan oinarritutako fikzinozko dokumentala arrakastea izaten ari da azken hilabeteotan. Pasa dan asteburuan banatu ziran Agustí Comes sariak. Bertan, epaimahaiaren sari nagusia jaso eban On the line film laburrak. Lana Jon Garaño zuzendari donostiarrarena da eta Garaño, egunotan, 'Axun eta Maite' film luzearen grabazinoa amaitzen dago.
Jaialdi berean saritu zituen Eva Norvertoren Fragments d´un dia, katalanez grabautako film labur onenaren sariagaz, eta Eva Ungríaren No se preocupe, publikoaren sari nagusiagaz.
Agustí Comes film laburren zikloa sendotzen dagoan jaialdia da. Aurten antolatutako zortzigarren edizinoan emakumeek zuzenduriko lanek jaso dabe sari berezia eta Argentinatik, Mexikotik eta inguruko beste hainbat herrialdetatik bialdutako lanak jaso ditue.
Danetara, 167 pieza aurkeztu ziran jaialdia, horreetako 130 aukeratu zituen eta hamabi ailegau ziran finalera, hiru saridunak tartean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!