Irailaren 11ra arte dago zabalik Lekeitioko XXXII. Euskal Zine Bideo Bilera lehiaketan lanak aurkezteko epea
2009-07-06 15:08 BarriakHonezkero argitaratu ditue Lekeitioko XXXII. Euskal Zine Bideo Bilera lehiaketara aurkeztutako lanek bete behar izango dituen oinarriak. Hainbat ezaugarriren artean, lanak euskeraz eginikoak izan beharko dabe, DVD formatoan aurkeztu beharko dira eta ezin izango dabe 30 minutu baino luzeagoak izan.
Honezkero argitaratu ditue Lekeitioko XXXII. Euskal Zine Bideo Bilera lehiaketara aurkeztutako lanek bete behar izango dituen oinarriak. Hainbat ezaugarriren artean, lanak euskeraz eginikoak izan beharko dabe, DVD formatoan aurkeztu beharko dira eta ezin izango dabe 30 minutu baino luzeagoak izan. Era beran, lehiaketako sariak arloka banatuko dira: sormenezko amateurra, Argumentuzko amateurra, dokumental edo erreportaje amateurra, sormenezko profesionala eta argumentuzkoa profesionala. Sariak 800 eta 1.600 euro bitartekoak izango dira eta lan irabazleak jentaurrean erakutsiko dira jaialdian.
Lanak aurkezteko epea 2009ko irailaren 11ra arte egongo da zabalik. EZBBren webgunean topau daitekez argibide guztiak zehatzago eta baita izen-emote orria be.
Lekeitioko jaialdi hau (Euskal Zine eta Bideo Bilera) 1978an sortu zan euskeraz egiten ziran ikus-entzunezko lanak jentaurrera atara eta zabaltzeko amesagaz. Egun, antolatzaileek helburu berberak ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!