Farrah Fawcett aingeruen erreinura joan da

Bizkaie! 2009-06-26 11:57   Barriak

'Charlie´s Angels' telesailak ezagun egin eban Hollywoodeko 70. hamarkadako aktore ezaguna Santa Monikako (Los Angeles, AEB) ospitale batean hil da, azken hiru urteotan uzkiko kantzerraren kontra burrukan ibili ondoren.

Farrah Fawcett, Charlie´s Angels telesailak ezagun egin eban Hollywoodeko 70. hamarkadako aktore ezaguna Santa Monikako (Los Angeles, AEB) ospitale batean hil da, azken hiru urteotan uzkiko kantzerraren kontra burrukan ibili ondoren.

Orain dala egun gitxi, Fawcett Ryan O´Neal aktoreagaz ezkondu zan, 80ko hamarkadatik bere bikotea zanagaz. Gora-behera asko izan zituen eta 90eko hamarkadan bananduta egon ziran. Seme bat izan eben, Redmond, orain dala 24 urte.

Oraintsu, NBC kateko dokumental batean urten eban Fawcett-ek, Farrah´s Story izenekoan. Minbiziagaz izandako esperientzia kontetan eban aktoreak grabazino horretan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu