Atxagaren 'Bi anai' pantaila handira

Bizkaie! 2009-08-04 13:58   Barriak

Imanol Rayo iruindarrak Bernardo Atxagaren 'Bi anai' nobelan oinarritutako filma egingo dauela jakinarazo dau. Errodaje-plana zehaztu barik egon arren, Rayok aurreratu dau urte amaieran hasiko dirala beharrean Estellerrian.

Imanol Rayo iruindarrak Bernardo Atxagaren 'Bi anai' nobelan oinarritutako filma egingo dauela jakinarazo dau, 'orain dala urte batzuk izango leuken ikuspuntu desbardinagaz'.

Errodaje-plana zehaztu barik egon arren, Rayok aurreratu dau urte amaieran hasiko dirala beharrean Estellerrian. Filmazinoa hasi baino hile batzuk lehenagora arte ez ditue lokalizazino zehatzak ezagutzera emongo. Zuzendariaren esanetan, Estellerria, arkitektureari jagokonean, ederra da eta nobelan azaltzen dan baserri-giroa islatzen dau. Berez, istorioa Gipuzkoan kokatzen dan arren, 'arlo estetikoan, Nafarroako ingurua bikaina da'.

Atxagaren mundua 'oso hurreko' moduan definidu dau artisteak, Gasteizen bizi izan zan gazte denporan idazlea auzokoa zalako. Bien arteko 'hurrekotasun intelektuala' nabarmendu dau nobelea pantaila handira eroateko orduan.

Atxagak, bere aldetik, proiektuan buru-belarri sartuta dagoala azaldu dau. Orain dala hiru urte hasi zirala aurreratu dau, baina Rayok idatzi dauela gidoia, 'zuzendariaren barruko asuntua baita'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu