Nontzeberrik Nontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea abiatu dau

Bizkaie! 2008-11-27 16:28   Barriak

Nontzeberri kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea on-line jarri dau martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Lanak zinemakoak edo animazinokoak izango dira, azken horretan animazino teknika guztiak onartuko diralarik (3D, Flash, stop-motion…).

Oraintsu zaharbarritutako 1960ko hamarkadako Bilbori buruzko film labur bigaz hasi eta amaituko da Zinebi 50

Bizkaie! 2008-11-21 11:56   Barriak

Bilboko 1960ko hamarkadako errealidadea erakusten daben eta oraintsu zaharbarritu diran film labur bi aurkeztuko ditu Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren 50. edizinoak. Gainera, zaharbarrituriko bi lanak erabiliko dira Bilboko Arriaga antzokian egingo diran jaialdiaren inaugurazino (Zemendiak 24) eta amaiera (Zemendiak 29) ekitaldiak hasteko.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Lo breve si breve (cuentos sobre películas cortas)' literaturearen omenaldia Zinebiri

Bizkaie! 2008-11-19 13:52   Barriak

Juan Basek hamabi autoreen ipuinak batu ditu liburuan. Liburuaren sarreran azaltzen dauenez, 'formatu laburrean ipuinen eta film laburren arteko paralelismoa argia da'. Liburuaren izena 'Lo breve si breve (cuentos sobre películas cortas)', Alberdania argitaletxeak argitaratu dau, Zinebiren babesagaz.

Zinebik Zinemaldiaren 50 urte batzen dituan liburua eta Bilbon filmautako pelikulen zikloa aurkeztu ditu

Bizkaie! 2008-11-19 11:44   Barriak

Bilboko zinemaldiak bizi izan dauen historia batzen dauen liburua argitaratu dau Zinebik. Zine munduan eta Bilboko zinemaldian eskarmentu handiko Alberto López Echevarrieta kazetariaren lana da 'Zinebi 50: Historia del Festival Internacional de Cine Documental y Cortometraje de Bilbao' izeneko liburua.

Kimuak proiektuko lau film laburrek sariak irabazi ditue Alcala de Henaresko Zinema Jaialdian

Bizkaie! 2008-11-17 16:30   Barriak

David Gonzalezen 'El tiempo prestado' filmak Ciudad de Alcala saria irabazi dau, jaialdi horretako garrantzitsuena; Xabier Erkiziaren 'Berbaoc' lanak, barriz, soinu onenaren saria eroan dau; 'On the Line' filmak (Raul Lopez) muntaia onenari jagokon saria jaso dau eta 'Yo solo miro' film laburreko protagonista dan Susi Sanchez emakumezko aktore onena aukeratu dabe.

Filmaketarako plato erraldoia izango da Bilbo astegoien honetan

Bizkaie! 2008-11-14 11:11   Barriak

Bizkaiko uriburuak 'Zinebi Express' film laburren lehiaketea hartuko dau Zinebiren 50 urteurrenaren ospatzeko jardueren barruan. Antolatzaileak Bilboko zine eskolak izango dira: Kinema Escuela de Cine, Imval, Iefps Ategorri-Tartanga, Artebi eta Claro de Luna.

Lekeitioko XXXI. Euskal Zine eta Bideo Bilera hilaren 17tik 22ra

Bizkaie! 2008-11-13 13:47   Barriak

Euskal Zine eta Bideo Bilerak hogeita hamaikagarren urtea beteko dau aurten eta arazoak arazo, laguntza eta babes ekonomikoaren falteagaitik, urteroko hitzordua bertan behera ixteko erabagia tarteko, barriro indartsu dator Benito Ansola eta JL de la Torreren ekimenez hasitako ekimena eta euskerazko ikus-entzunezko lan laburren topagune izaten jarraituko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Helena Tabernak euskal Eleizeak Gerra Zibilean izan eban zeregina jorratzen dau 'La buena nueva' pelikulan

Karolina Almagia 2008-11-13 10:26   Barriak

'La buena nueva' filmak Euskal Herrian, Gerra Zibilean Eleizeak izan eban zeregina aztertzen dau. Are gehiago, eta hori bai da barritzailea, Eleizearen beraren ikuspegia hartzen dau hainbat jazoera kontetako. Horretarako, bere senide izan zan Marino Ayerraren bizitzan oinarritu da zuzendari nafarra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator Kameratoia!

Bizkaie! 2008-11-12 14:38   Barriak

Azken hiru urteotan egin dauen legez, aurten be Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak. Bideo-lehiaketearen laugarren edizinoa abenduaren 13an izango da, Donostian, Tabakaleraren instalazinoetan.

Emir Kusturicaren musikeak zabalduko dau Zinebiren 50. urteurrena

Bizkaie! 2008-11-05 11:38   Barriak

Urteurrenaren inguruko ekitaldiak aspaldi hasi ziran, 'Zinebi eta Bilbo: 50 urte laburrean' erakusketea gaur hasi eta zemendiaren 29ra arte izango da ikusgai baina egunotan jakin dogunez, Emir Kusturica zinemagile serbiarraren eta The No Smoking Orchestra bere taldearen kontzertuagaz ekingo jako Zinebiri. Zemendiaren 23an izango da emonaldia Arriaga Antzokian.

Bilboko Zinebin izan diran euskal zinemagileen film laburrak eta dokumentalak ikusgai asteon

Bizkaie! 2008-10-28 10:05   Barriak

Zinebi Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Jaialdiak eta FAS Zine Klubak zinemaldiaren 50. urteurrena ospatuko dabe Zinebin izan diran euskal zinemagileen atzera begirako bategaz urriaren 27tik 30era. Sarrerea dobakoa da.

'RH + Sevillako banpiroa' Barton Filmsen udagoieneko eskaintzan, euskerazko lehen filma gaur zine aretoetan

Bizkaie! 2008-10-17 16:00   Barriak

Familia osorako pelikulea da, animazinozkoa, ironiaz eta umorez betea, eta Barton Filmsek banatzen dauena bai gazteleraz eta euskeraz.

SGAEren 'En corto' film laburren ekimenean 13 film labur ikusi ahal izango dira Bilbon

Bizkaie! 2008-10-14 15:36   Barriak

'En corto' izenburuko film laburren ekimena Bilbora helduko da lehenengo aldiz aurten. Aurreko edizinoen arrakastearen ondoren, eta Buñuel Institutuaren laguntzinoagaz, estaduko lau uritan gauzatuko da egitasmoa urriaren 15etik abenduaren 23ra bitartean.

Rob Schmidten 'The Alphabet Killer' filmagaz hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea

Bizkaie! 2008-10-10 15:47   Barriak

Rob Schmidten 'The Alphabet Killer' (2008) film estadubatuarragaz hasiko da urriaren 31tik zemendiaren 8ra bitartean ospatuko dan Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XIX. Astea.

Euskadiko 17 enpresa Canneseko MIPCOM edukien munduko azokarik handienean

Bizkaie! 2008-10-10 11:55   Barriak

Basque Audiovisual goiburuan alkartuta, Euskadiko 17 enpresek parte hartuko dabe datorren astelehenean (urriak 13) hasiko dan Canneseko MIPCOM edukien munduko merkaturik handienean.

Zinebiren 50. urteurrena urriaren 11tik aurrera

Bizkaie! 2008-10-08 15:50   Barriak

Zinebi, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiak 50 urte beteko ditu aurten eta zinemaren eta Bilbo uriaren eboluzinoaren inguruan hausnartzen saiatuko dira.

Niniak egitasmoak euskal ikus-entzunezkoen zabalpena sustatuko dau atzerrian

Bizkaie! 2008-10-08 14:02   Barriak

Ikus-entzunezko enpresen presentzia alorreko nazinoarte mailako azokatan laguntzea eta Niniak markea erabiliz euskal produkzinoaren azokea eta ferietako zabalpena eragitea helburu dauen diru-laguntzinoa 116.500 eurokoa da.

Hiru arte eszenikoak buztartuz, IV. FanZINE Festivol

Bizkaie! 2008-10-06 12:01   Barriak

IV. FanZINE Festivolen sei film labur proiektauko dira eta horreetatik bi estreinatuko dira: ¡Looking for Míster X’ eta ‘A Marte’. Film labur gehienak erderaz dira baina badagoz euskaldunak be.

Donostiako Zinemaldiak Paul Newman eta Pedro Maso gogoratu zituan amaiera ekitaldian

Bizkaie! 2008-09-29 14:25   Barriak

Bien bitartean, Turkiako 'Pandora's box' filmak irabazi dau Donostiako 56. Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Yesim Ustaoglu zuzendariaren pelikulea da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Los girasoles ciegos' filma da Oscar sarietarako espainiar hautagaia

Bizkaie! 2008-09-26 15:02   Barriak

Jose Luis Cuerdak pelikulearen izen bera dauen Alberto Mendezen liburuaren zinemarako egokitzapena egin dau. Istorioak Espainiako gerra ondorengo garaia gogoratzen dau. Aktoreen zerrendan, besteak beste, Maribel Verdu, Javier Camara eta Raul Arevalo dagoz.