SGAEren 'En corto' film laburren ekimenean 13 film labur ikusi ahal izango dira Bilbon
2008-10-14 15:36 Barriak'En corto' izenburuko film laburren ekimena Bilbora helduko da lehenengo aldiz aurten. Aurreko edizinoen arrakastearen ondoren, eta Buñuel Institutuaren laguntzinoagaz, estaduko lau uritan gauzatuko da egitasmoa urriaren 15etik abenduaren 23ra bitartean.
SGAE erakundearen 'En corto' izenburuko film laburren ekimena Bilbora helduko da lehenengo aldiz aurten. Aurreko edizinoen arrakastearen ondoren, eta Buñuel Institutuaren laguntzinoagaz, Estaduko lau uritan gauzatuko da egitasmoa urriaren 15etik abenduaren 23ra bitartean. Danetara, 13 izango dira aukeratutako film laburrak, Bilboko FAS Zine Klubean, Zaragozako Historia Zentroan, Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan eta Compostelako ARTeria egoitzan ikusi ahal izango diranak.
Carlos Medina da ekimenaren koordinatzailea, eta bere eretxiz, programazinoak, aurten, 'nazionalidade eta kultura desbardineko giza hartu-emonak jorratuko ditu, gerra eta bake tartetan bizi garen neurrian'. Egitarauan, 'Padam', aurreko Goya sarietan izentaua, 'Taxi' edo 'Alba' film laburrak nabarmentzen dira, Estaduko hainbat ekitalditan sarituak izan diralako.
Helburua film laburrak ahalik eta ikus-entzule gehiagori hurreratzea da eta zeregin horregaz lau dira honezkero Estadu osoan SGAEk aukeratutako abiapuntu estrategikoak. Madrileko eta Compostelako udabarriko programazinoaren ondoren, oraingoan Bilbo eta Zaragozari jagoke aukera barri hau.
Bilboko kasuan, filmak El Carmen Aretoan emongo ditue, Indautxu Plazan hain zuzen be, hau da, FAS Zine Klubaren egoitzan. Honenbestez, Euskadigaz buztartutako lanak laburbilduko dituan atal bat ikusteko aukerea be izango da.
Atal honetan dagoz Julio Mazaricoren 'Botones; Telmo Esnalen 'Taxi'; Jose Antonio Perezen 'De Formacion: Profesional'; eta Jon Garamoren 'On The Line.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!