Bilboko Zinebin izan diran euskal zinemagileen film laburrak eta dokumentalak ikusgai asteon

Bizkaie! 2008-10-28 10:05   Barriak

Zinebi Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Jaialdiak eta FAS Zine Klubak zinemaldiaren 50. urteurrena ospatuko dabe Zinebin izan diran euskal zinemagileen atzera begirako bategaz urriaren 27tik 30era. Sarrerea dobakoa da.

Zinebi Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Jaialdiak eta FAS Zine Klubak zinemaldiaren 50. urteurrena ospatuko dabe Zinebin izan diran euskal zinemagileen atzera begirako bategaz urriaren 27tik 30era. Sarrerea dobakoa da, Zinebi Gunean, arratsaldero, 20:00etatik aurrera, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

'Zinez bizi' izeneko zikloan, Zinebi Gunera hurreratzen diran zaletuek zinemaldi bilbotarrean izandako euskal zuzendarien lanak berrikusteko aukerea izango dabe. Ziklo honen eskutik, publikoak lan honeek guztiak berreskuratu ahal izango ditu, eta, era berean, zenbait euskal zinemagileren garapen zinematografikoa irudien bidez aztertzeko aukerea egongo da.

Kontuak kontu, asteleheneko emonaldian, 'A traves de San Sebastian' (Antonio Eceiza eta Elias Querejeta), 'Pasajes, tres' (Javier Aguirre), 'El carnaval de Lanz' (Pio Caro Baroja), 'Ikuska 1' (Jose Luis Egea) eta 'Bihotzez' (Pedro Olea) dokumentalak izango dira ikusgai.

Martitzenean, urriak 28, 'Barregariaren dantza' (Montxo Armendariz), 'Octubre, 12' (Luis Eguiraun eta Ernesto del Rio), 'Virtudes Bastian' (Francisco Avizanda), 'Traintime' (Julia Juaniz), 'Amor de madre' (Koldo Serra eta Gorka Vazquez), 'Por un infante difunto' (Tinieblas Gonzalez) eta 'Topeka' (Asier Altuna) fikzinozko lanak emongo ditue.

Animazinozko lanak izango dira protagonista eguaztenean: 'Herrialde berdea' (Iñaki Nuñez), 'Pernando Amezketarra' (Juan Bautista Berastegi), 'Kukubiltxo' (Juanba Berasategui), 'Meme y el señor bobo' (Myriam Ballesteros), 'Haragia' (Begoña Vicario), 'Lluvia' (Diego Agudo), 'La gallina ciega' (Isabel Herguera),'Perpetuum mobile' (Enrique Garcia eta Raquel Ajofrin) eta 'Hezurbeltzak, una fosa comun' (Izibine Oñederra).

Azkenik, eguenean, 'Las seis en punta' (Julio Medem), 'Mama' (Pablo Berger), 'El reino de victor' (Juanma Bajo Ulloa), 'Mirindas asesinas' (Alex de La Iglesia), '... ya no puede caminar' (Luiso Berdejo), 'Txotx' (Telmo Esnal eta Asier Altuna) eta 'For(r)est in the des(s)ert' (Luiso Berdejo) fikzinozko obrak izango dira ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu