'Lo breve si breve (cuentos sobre películas cortas)' literaturearen omenaldia Zinebiri

Bizkaie! 2008-11-19 13:52   Barriak

Juan Basek hamabi autoreen ipuinak batu ditu liburuan. Liburuaren sarreran azaltzen dauenez, 'formatu laburrean ipuinen eta film laburren arteko paralelismoa argia da'. Liburuaren izena 'Lo breve si breve (cuentos sobre películas cortas)', Alberdania argitaletxeak argitaratu dau, Zinebiren babesagaz.

Juan Basek omenaldi berezia eskaini deutso Bilboko Nazinoarteko Dokumental eta Film Laburren Zinemaldiari, Zinebiri, bere 50. urteurrenean. Idazleak hamabi autoreen ipuinak batu ditu liburuan. Liburuaren sarreran azaltzen dauenez, 'formatu laburrean ipuinen eta film laburren arteko paralelismoa argia da'. Liburuaren izena 'Lo breve si breve (cuentos sobre películas cortas)', Alberdania argitaletxeak argitaratu dau, Zinebiren babesagaz.

Egile bilbotarraren eretxiz 'iradokitzailea eta erakargarria' da literaturearen bidez batzea film laburra eta ipuina liburu batean. Eta holan Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiaren 50. urteurrenaren ospakizunean parte hartzea.

Pedro Ugarte, José Luis Muñoz, Manuel Hidalgo, Fernando Marías, Alfonso Mateo-Sagasta, David Torres, Miguel González San Martín, Marta Rivera de la Cruz, Elia Barceló, Andreu Martín, Gustavo Martín Garzo eta José Carlos Somoza Juan Basen kideak izan dira literatur joko honetan eta arau bakarrak ondokoak izan dira: askatasun osoa idazkeran, generoan eta narratiba aldetik. Baina argumentua film laburrakaz lotuta egotea naghitaezkoa zan. Film laburrak zentzu zabalean: Lumière anaiek egindakoak, Interneten erakusten diranak, eskuko telefonoen bidez deskargetan diranak, benetazkoak edo asmautakoak, fikzinozkoak edo dokumentalak...

Arratsaldean aurkeztuko dabe liburua Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saileko Zinegotzi ordezkariak eta Juan Bas, liburuaren koordinatzaileak, ipuinen autore batzuk tartean dirala: Miguel Ángel González San Martín, Fernando Marías, Gustavo Martín Garzo eta Pedro Ugarte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu