'Los girasoles ciegos' filma da Oscar sarietarako espainiar hautagaia

Bizkaie! 2008-09-26 15:02   Barriak

Jose Luis Cuerdak pelikulearen izen bera dauen Alberto Mendezen liburuaren zinemarako egokitzapena egin dau. Istorioak Espainiako gerra ondorengo garaia gogoratzen dau. Aktoreen zerrendan, besteak beste, Maribel Verdu, Javier Camara eta Raul Arevalo dagoz.

Oscar sarietan, Atzerriko Fim Onenaren sailean izendapena lortzeko hautagaia izango da 'Los girasoles ciegos'. Belen Rueda aktoreak eta Angeles Gonzalez Sinde Espainiako Zinema Akademiako presidenteak emon dabe gaur erabagiaren barri.

Kontuak kontu, 'Los girasoles ciegos' Jose Luis Cuerdaren filmak Espainia ordezkatuko dau Oscar Sarietan. Filma beste bi finalistakaz (Gracia Querejetaren 'Siete mesas de billar frances' eta Jose Luis Garciren 'Sangre de mayo') lehiatu da.

Hogeita bost urte daroaz Cuerdak zinemaren munduan eta izendapen hau Oscarretarako jaso dauen lehenengoa da. Zuzendariak pelikulearen izen bera dauen Alberto Mendezen liburuaren zinemarako egokitzapena egin dau. Istorioak Espainiako gerra ondorengo garaia gogoratzen dau. Aktoreen zerrendan, besteak beste, Maribel Verdu, Javier Camara eta Raul Arevalo dagoz.

Edozelan be, munduko herrialde askotatik aurkeztutako filmeen artean erabagiteko Hollywoodeko akademiako kideen botazinoa falta da orain. Azken erabagiaren barri 2009ko zezeilaren 9an izango dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu