Rob Schmidten 'The Alphabet Killer' filmagaz hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea

Bizkaie! 2008-10-10 15:47   Barriak

Rob Schmidten 'The Alphabet Killer' (2008) film estadubatuarragaz hasiko da urriaren 31tik zemendiaren 8ra bitartean ospatuko dan Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XIX. Astea.

Rob Schmidten 'The Alphabet Killer' (2008) film estadubatuarragaz hasiko da urriaren 31tik zemendiaren 8ra bitartean ospatuko dan Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XIX. Astea. Emonaldia Antzoki Zaharrean izango da, urriaren 31n.

Eliza Dushku, Cary Elwes, Timothy Hutton, Tom Malloy eta Michael Ironside dira, 'Km. 666' (2003) filma zuzendu zuen Rob Schmidten 'The Alphabet Killer' film barrian parte hartu daben aktoreak. Megan Paige polizia gaztearentzat, kasu bat obsesino bihurtu da; erruduna topau gura dau beste inor hil baino lehen, horretarako, bere bizitza arriskuan jarri behar badau be.

Jazoera erreal baten oinarritutako polizia-film ilun, bizi eta beldurgarria da 'The Alphabet Killer'. Rob Schmidtek zuzendu dituan aktoreen buru Eliza Dushku, besteak beste, 'Km. 666' filman eta 'Buffy, the Vampire Slayer' (1998-2003) edo 'True Calling' (2003-2005) telesailetan parte hartu dauena da; beragaz batera, Cary Elwes 'The Princess Bride' (1987), 'Shadow of the Vampire' (2000) eta 'Saw' (2004) filmeetan parte hartu dauena eta Timothy Hutton 'Beautiful Girls' (1996), 'La caja Kovak' (2006) eta 'The Good Shepherd' (2006) filmeetako aktorea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu