Donostiako Zinemaldiak Paul Newman eta Pedro Maso gogoratu zituan amaiera ekitaldian

Bizkaie! 2008-09-29 14:25   Barriak

Bien bitartean, Turkiako 'Pandora's box' filmak irabazi dau Donostiako 56. Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Yesim Ustaoglu zuzendariaren pelikulea da.

Gaixotasun luze baten ondorioz hil da Paul Newman 83 urteko aktorea, hiru Oscar irabazi eta ia 60 filmetan parte hartu dauen aktorea.

Pedro Masó madrildarra be egunotan joan jaku, espainiar zinemagintzan asperbakoa, izan be, 14 film zuzendu ditu, 146 gidoi idatzi eta 83 filmetan produktore izan da.

Bien bitartean, Turkiako Pandora's box filmak irabazi dau Donostiako 56. Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Yesim Ustaoglu zuzendariaren pelikulea da.

Jonathan Demme zuzendariak, epaimahaiko presidenteak, jakitera emon dau palmaresa.

Bestalde, Britainia Handiko Michael Winterbottomek jaso dau zuzendari onenaren saria, 'Genova' pelikulagaitik. Emakumezko aktore onenaren saria Melissa Leo estadubatuarrarentzat eta Tsilla Chelton frantziarrarentzat izan da.

Zilarrezko Maskorra ex-aequo lortu daben aktore emakumezkoak, bi izan dira aurten, Melissa Leo estadubatuarra, Courtney Hunten 'Frozen river' pelikulagaitik, eta Tsilla Chelton aktore frantziar beteranoa, 'Pandora's box' filmagaitik.

Gizonezkoen artean, ostera, Oscar Martinezek irabazi dau saria, Daniel Burmanen 'El nido vacio' lanagaitik. Burmanek zuzendutako filmera mugatu da Espainiako zinemaren ordezkaritzea. Argazkilaritza onenaren saria eta aktore onenarena jaso ditu.

Espainiako zinemak ez dau saririk jaso

Horizontes (Latinoamerikako filmik onena) saria Guatemalako 'Gasolina' pelikularentzat izan da, Julio Hernandez Cordonen opera prima.

Enrique Riveroren 'Parque Vía' eta Yulene Olaizolaren 'Intimidades de Shakespeare y Víctor Hugo' (Mexiko) pelikulek Horizontes Latinos ataleko epaimahaiaren sari berezia lortu dabe. Mirtha Ibarra kubatarra izan da epaimahaiaren presidentea.

Beste sari batzuen artean, 'Burn after reading' Coen anaien lan barriak publikoaren saria irabazi dau, eta Martin Carranzaren eta Victoria Galardiren 'Amorosa soledad' pelikula argentinarrak gazteriaren saria jaso dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu