Badator Kameratoia!
2008-11-12 14:38 BarriakAzken hiru urteotan egin dauen legez, aurten be Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak. Bideo-lehiaketearen laugarren edizinoa abenduaren 13an izango da, Donostian, Tabakaleraren instalazinoetan.
Azken hiru urteotan egin dauen legez, aurten be Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak. Bideo-lehiaketearen laugarren edizinoa abenduaren 13an izango da, Donostian, Tabakaleraren instalazinoetan.
'Sortu zen momentutik oso harrera ona izan dau Ikus-entzunezkoen Rallyak', azaldu dabe ekimenaren antolatzaileek. Hori dala-eta, denpora honetan berez hartzen joan dan izakerea azpimarratzeko, izen propioa be hartuko dau aurten: Kameratoia.
Izenak oso ondo erakusten ditu ekimenaren ezaugarriak: alde batetik kamarea dago, bideo-lehiaketea baita; eta bestetik, maratoia, lehiaketa horixe izaten da-eta bertan parte hartzen dabenentzat. Izan be, hamar orduko epea emoten jake parte hartzaileei, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte, egunean bertan ezagutuko daben gaia eta euren lanetan derrigorrez agertu behar diran hainbat ezaugarri emonda, hiru minutuko bideo baten istorioa asmau, irudiak grabau, editau eta jentaurrean aurkezteko. 'Eibarren, Laudion eta Elgetan parte hartu eben gazteek argi erakutsi eben moduan, gazte euskaldunen artean badago hori eta gehiago egiteko irudimena eta gaitasuna'. Halaxe erakusten dabe urtez urte teknika zein eduki aldetik etenbarik hobetuz doazen lanak.
Kameratoian aurkeztutako lanik onenen artean 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak banatuko dira.
Parte hartzeko baldintzak, besteak beste, honeek dira: gazte euskalduna izatea, lanak euskeraz aurkeztea, bideoa produziduteko kamarea, ordenagailua eta beharrezko tresneria izatea eta izena zemendiaren 28a baino lehenago emotea. Informazino gehiago: http://www.kameratoia.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!