Zinebik Zinemaldiaren 50 urte batzen dituan liburua eta Bilbon filmautako pelikulen zikloa aurkeztu ditu

Bizkaie! 2008-11-19 11:44   Barriak

Bilboko zinemaldiak bizi izan dauen historia batzen dauen liburua argitaratu dau Zinebik. Zine munduan eta Bilboko zinemaldian eskarmentu handiko Alberto López Echevarrieta kazetariaren lana da 'Zinebi 50: Historia del Festival Internacional de Cine Documental y Cortometraje de Bilbao' izeneko liburua.

Bilboko zinemaldiak bizi izan dauen historia batzen dauen liburua argitaratu dau Zinebik. Zine munduan eta Bilboko zinemaldian eskarmentu handiko Alberto López Echevarrieta kazetariaren lana da 'Zinebi 50: Historia del Festival Internacional de Cine Documental y Cortometraje de Bilbao' izeneko liburua.

Echevarrietaren liburuak Zinemaldiaren historia gainbegiratzen dau hasieratik 1957. urtetik Iberoamerika eta Filipenetako Zine Dokumentalaren Astea (Semana de Cine Documental Iberoamericano y Filipino) izenpean, Instituto Vascongado de Cultura Hispánica izeneko erakundeak antolatutako haretatik. Aurrekari honegaz eta lehen aitatutako Institutuaren babesagaz egin zan, 1959ko urriaren 3tik 9ra bitartean, Filipinetako Zine Dokumentalaren Nazinoarteko I. Lehiaketea.

Desagertutako Bilboko Gran Vía Aretoan egin zan lehen edizinoa, eta Luis García Berlanga epaimahiko kideen artean egonik, Carlos Saura hasibarriari emon eutsen Zilarrezko Domina 'Cuenca' izeneko film laburragaitik.

Liburuan Bilboko Zinemalditik pasau diran zine personaia nagusi ugari agertzen dira, besteak beste, Richard Lester, Pío Caro Baroja, Antxon Eceiza, Elías Querejeta, Antonio Mercero, Basilio Martín Patino, Ermanno Olmi, Jose Luis Borau, Alfonso Sánchez, Nestor Basterretxea, Saul Bass, Pedro Olea, León Klimovsky, Chumy Chumez, Antonio Giménez-Rico, Vicente Molina Foix, Pere Portabella, Manuel Gutiérrez Aragón, Juan Antonio Ruiz Anchía, Luis Alcoriza, Jose Luis Garci, Fernando Colomo, Imanol Uribe, Montxo Armendariz, Jose Luis Guarner, Antonio Ferrandis, Juan Antonio Bardem, Anthony Hopkins, Joely Richardson, Donald Pleasance, Jose Manuel Cervino, Antonio del Real, Jose Luis López Vázquez, Saturnino García, Ramón Barea, Alex Angulo, Agustín González, Richard Kaplan, Teo Escamilla, Jacinto Molina, Paul Naschy, Dino Risi, Roman Polansky, Jim Sheridan, Sara Montiel, Peter Greenaway, Ennio Morricone, Renzo Rossellini, Hanna Schygulla, Jane Birkin, Javier Fesser, Jose Luis Guerín, Jaime Rosales, Arturo Ripstein, Chus Gutiérrez eta Mark Harris. Danak egon izan dira Bilbon Zinemaldiaren edizinoren batean edo bat baino gehiagotan.

López Echevarrietak Zinemaldiaren jazoerarik hunkigarrienetakoak batu ditu liburu honetara. Berbarako, 1970. urteko jazoera harrigarria; nazinoarteko epaimahaiko kideak eszenatokian agertu ziran: Richard Lester errealizadorea, Krakoviako Zinemaldiko zuzendari Henry Moceck, 'Atahualpa Lichy' frantziar film laburraren egilea, Juan Luis Buñuel frantziar errealizadorea, Jorge Grau espainiarra, Piero Zanotto Italiako zine-kritikoa eta Emma Cohen espainiar aktorea. Cohen-ek, bozeroaile legez, Espainian bizi ziran askatasun bakotasun eta urraketak salatzen zituan dokumentua irakurri eban.

Zinebiren 50 edizinoen laburpena amaitzeko, nabarmentzekoa da Bilboko Zinemaldi honek artista ospetsuen ibilbideetako hasierako momentuak hartu dituala. Aurretik aitatutakoakaz batera, beste izen batzuk be gehitu behar dira: Isabel Coixet ('Mira y verás', 1984), Julio Medem ('Patas en la cabeza', 1985), Gracia Querejeta ('Tres en la marca', 1987), Juanma Bajo Ulloa ('Akixo', 1988), Alex de la Iglesia ('Mirindas asesinas', 1990), Fernando Leon de Aranoa ('Sirenas', 1994), Santiago Segura ('El Purificador', 1995), Gorka Vázquez eta Koldo Serra ('Amor de Madre', 1998), Felix Viscarret ('Dreamers', 1999), Borja Cobeaga ('La primera vez', 2001), edo Kepa Sojo ('Looking for Chencho', 2002).


'Bilbo / Kanpoan / Eguna' Bilbon filmautako pelikulen zikloa

Aitatutako liburua ez da Alberto López Echevarrietaren kolaborazino bakarra zinemaldiagaz. Echevarrieta 'Bilbo / Kanpoan / Eguna' Bilbon filmautako pelikulen zikloaren arduraduna da. Kazetariak urtean zehar Bilbon osorik filmautako pelikularik onenetariko batzuk aukeratu ditu.

Zemendiaren 25etik 28ra bitartean, egunero, gaueko 20:00etan, film horreetako bat proiektauko da Barrainkua Udaltegian, Bilbon. Sarrera dobakoa izango da.

Enrique Urbizuren 'Todo por la pasta' film luzeak 'Bilbo / Kanpoan / Eguna' zikloa zabalduko dau zemendiaren 25ean. Imanol Uriberen 'Adios pequeña' zemendiaren 26an proiektauko da. Eta Toni Garzónen 'Lo mejor de cada casa' 27rako proposamena da. 'Bilbo / Kanpoan / Eguna' Javier Rebolloren eta J. M. Ortuosteren 'Siete calles' (1981) film luzeagaz amaituko da zemendiaren 28an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu