Hiru arte eszenikoak buztartuz, IV. FanZINE Festivol

Bizkaie! 2008-10-06 12:01   Barriak

IV. FanZINE Festivolen sei film labur proiektauko dira eta horreetatik bi estreinatuko dira: ¡Looking for Míster X’ eta ‘A Marte’. Film labur gehienak erderaz dira baina badagoz euskaldunak be.

FanZine Festivol datorren urriaren 19an hiru arte eszenikoak alkartuko dituan ekitaldia izango da: film laburrak izango dira protagonista baina nobedade moduan, esan behar da, Durangaldeko kantautore eta umoristen parte-hartzea be espero dala.

FanZine Festivol, festibal bat izango da, eta ez lehiaketea. Oraingoan, dirua ez baina guztiek irabaziko dabe, ekimena herritik sortu eta herriarentzat zuzenduta dagoalako, bitartekari politiko eta instituzionalik barik.

Datorren urriaren 19an izango da Durangoko San Agustin Kultur Gunean eta gogoratu behar da aurreko edizinoetan aretoa ganezka egon dala. 'Horregaitik, aurreratu nahi dogu San Fausto jaietako azken egunean ospatzea erabagi dogulako eta doban izatea aukeratu dogulako, ez da gonbidapenik ez sarrerarik egongo. Hau da, jentea etorri ahal izango da, jezarlekuak bete arte'.

Bi emonaldi izango dira. Gitxi gorabehera 300 bat jezarleku bakotxean. Lehenengoa 18:00etan eta bigarrena 19:30ean. Emonaldi bakotxaren iraunpena, gitxi gorabehera, ordubete ta erdikoa izango da.

'Eta gogoratu, medikuek Fanzine Festivol gomendatzen dabela edade guztietako personentzako eta herritik sortutako kulturaz gozetako gogoa dabenentzako'.

FanZine Festivol-en laugarren edizino honetan, 30 lagun baino gehiagok parte hartu dabe, nahiz eta musutruk izango zala jakin. Edozertan, kultura inbertsino honetan, akaso askok, dirua galtzea lortu dabe.

Horregaitik, honako hau esan nahi dogu:

'Udaletxeak kobretan dauen azkenengo ekitaldia izatea gustauko litxakigu, hau da, bai durangar edo alkarte batek San Agustin Kultur Gunea edota Landako Erakustazokea erabiltea eskatzen dauenean, gune honeen erabilpena dobanekoa izatea aldarrikatzen dogu. Preminazkoa iruditzen jaku eta horregaitik alderdi politikoei edo ordezkapena ez dabenei eskatzen deutsegu herritarrakaz konprometidu daitezan alokairua ez kobretako. Benetan, lotsagarria!. Hau da, Udaletxeak bere buruari ez kobretea txakur txikirik. Behintzat, holan pentsetan dogu, holako jarrerakaz ilusinoak pribatizau eta Durangoko kultura herrikoia hilten dalako, bizirik baldin badago, jakina'.

Kontuak kontu, IV. FanZINE Festivolen sei film labur proiektauko dira eta horreetatik bi estreinatuko dira: ¡Looking for Míster X’ eta ‘A Marte’. Film labur gehienak erderaz dira baina badagoz euskaldunak be.

Eskaintza musikalaren aldetik, sei kantautore izango dira, horreetatik bost Durangaldekoak, gehienak euskaldunak.

Eta umorea benetako aktoreen esku egongo da.

FanZine Festivoleko ondoetorria Durango eta Abadiñoko gazte biren ardurea izango da eta 'off' aurkezpena, herriko kazetari biren lana izango da. Azkenik, kantautoreak izango dira film laburrak aurkeztuko dituenak.

Kantautore gehienak euskaldunak dira. Film laburretan, barriz, erderea da hizkuntza nagusia, nahiz eta euskerearen presentzia egon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu