Filmaketarako plato erraldoia izango da Bilbo astegoien honetan

Bizkaie! 2008-11-14 11:11   Barriak

Bizkaiko uriburuak 'Zinebi Express' film laburren lehiaketea hartuko dau Zinebiren 50 urteurrenaren ospatzeko jardueren barruan. Antolatzaileak Bilboko zine eskolak izango dira: Kinema Escuela de Cine, Imval, Iefps Ategorri-Tartanga, Artebi eta Claro de Luna.

Zemendiaren 15, 16 eta 17an (zapatua, domekea eta astelehena) Bilbo uria upealako filmaketa plato bihurtuko da. Arrazoia: Bizkaiko uriburuak 'Zinebi Express' film laburren lehiaketea hartuko dau Zinebiren 50 urteurrenaren ospatzeko jardueren barruan. Antolatzaileak Bilboko zine eskolak izango dira: Kinema Escuela de Cine, Imval, Iefps Ategorri-Tartanga, Artebi eta Claro de Luna.

Lehiaketan aurkeztutako film guztiak 'Zinebi eta Bilbo uria' gaian oinarritu beharko dira. Horrezaz gan, kanpoaldeko eszena guztiak zemendiaren 15etik 17ra bitartean Bilboko Udalerrian filmautakok izan beharko dira. Lehiaketarako izen emotea zapatuan izango da goizeko 9:00etatik 11:00etaraino Zinebi Gunean (Kale Nagusia 19-21). Izena emoteko orduan parte-hartzaileek HDV/DV zinta bana jasoko dabe.

Zinebiren barruan lehen aldiz antolatutako lehiaketa hau edozein nazionalidadeko zuzendariei, talde teknikoari eta talde artistikoari zabalik dago. Proiektu bakarra aurkeztu ahal izango da zuzendari bakotxeko. Film laburrak 3 eta 10 minutu artekoak izango dira, kreditu tituluak barne.

Lehiaketan parte hartzen daben pelikula guztiak astelehenean, zemendiak 17, entregau beharko dira 16:00ak eta 20:00ak bitartean Zinebi Gunean (Kale Nagusi 19-21) DVD formatuan eta film laburraren eta zuzendariaren edo bere ordezkariaren izenagaz. Aurkeztutako filmen guztien artean lehenengo aurre aukeraketa prozesu bat egingo da. Fase honetan epaia hartzen dauen batzordea aurretik aitatutako zine eskolen kideez osotuta egongo da (Kinema Escuela de Cine, Imval, Iefps Ategorri-Tartanga, Artebi y Claro de Luna).

Lehenengo aurre aukeraketea gainditzen daben film laburrak behin-betiko aukeraketara pasauko dira. Epaimahaiaren kideak zine arloko ospe handiko personaiak izango dira, besteak beste, Ramon Barea zuzendari eta aktorea. Eurek aukeratuko ditue bi irabazleak. Euren film laburrak zemendiaren 21an, barikuan, ikusgai izango dira Zinebi Gunean.


Skunk funk set-a

Lehiaketarako izen emotea zapatuan izango da, zemendiaren 15ean, goizeko 9:00etatik 11:00etara. Izena emoteko orduan parte-hartzaileek Zinebi Express poltsa eta kamisetea jasoko dabe, Skunk Funk markak lagundu eta produzidua, eta ekimen honetako parte-hartzaileak bereiztuko dituana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu