Kimuak-ek 68 film batzen dituan bildumea aurkeztu dau

Bizkaie! 2008-07-29 14:24   Barriak

Film labur horreen artean nazinoarteko jaialdietan sari garrantzitsuak lortutako harribitxi asko dagoz. Gainera, batzuk Oscar sarietara be izentau izan ditue; horreen artean dagoz Nacho Vigalondoren 7:30 de la mañana eta Borja Cobeagaren Eramos pocos.

Kubatar Zinema Pobrea Gernikan

Bizkaie! 2008-07-22 15:15   Barriak

Zine pobrea hegoaldean nahiz iparraldean produzidutako zine alternatiboa da, baliabide ekonomiko gitxigaz, baina kalidade artistiko handiagaz. Zinema pobreko filmek hainbat arazo sozial lantzen ditue eta herritarrak modu egokian informetea eta arazo sozialei buruz era kritikoan hausnartzea da euren helburua.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreko formatu barrienak aurkeztuko ditue 19 euskal enpresek MIPCOM azokan

Bizkaie! 2008-07-22 10:30   Barriak

Euskal ordezkaritzea ondokoek osotuko dabe MIPCOM Azokan: 3Koma, Baleuko, Canal Euskadi, Expressive, Flying Apple, Gizer, Idem, Irusoin, Jarkatza, K2000, MediaBost, Orio Produkzioak, Pausoka, Retelsat, Western, Signo Digital, Silverspace, Somuga eta Virtualware.

'Gaurik Laburrena', zuzendari gazteen film laburrak Getxon

Bizkaie! 2008-07-11 16:22   Barriak

Aurten be, zinezaleek 'Gaurik Laburrena' film laburren emonaldiaz gozau ahal izango dabe. Urtero legez, Algortako Biotz-Alai plazan izango da eta bertan zuzendari gazteen hainbat film labur eskainiko ditue garagarrilaren 14an eta 15ean.

Bilboko Arte Eder Museoko Zinematekak David Cronenberg zinemagilearen filmografia osoa eskainiko dau

Bizkaie! 2008-07-09 17:13   Barriak

Bilboko Arte Eder Museoko Zinematekak David Cronenberg zinemagile kanadarraren pelikula guztiak eta hemen inoiz ikusi ez diran bere telebistarako lanak batuko dituan ziklo bat eskainiko dau garagarrilaren 10etik abuztuaren 30era bitartean.

'Metropolis' film klasikoaren argitaratu bako kopia bat topau dabe Buenos Airesen

Bizkaie! 2008-07-04 11:02   Barriak

Buenos Aireseko Pablo Ducrós Zinemaren Museoak Fritz Langek 1927an filmau eban 'Metropolis' klasikoaren kopia bat topau dau bere artxibategian. Kopia horrek badau berezitasun bat, argitaratu bako irudiak. Klasikoen arteko klasiko hau espresionismo alemanaren harribitxia da eta gizartearen ikuspegi apokaliptikoa emoten dau.

Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra lortzeko lehian izango diran zuzendarien izenak jakinarazo ditue

Bizkaie! 2008-06-27 11:33   Barriak

Daniel Burman, Christophe Honoré, Kim Ki-duk eta Jaime Rosales zuzendari ospetsuak dira aurtengo Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra lortzeko Sail Ofizialean lehiatuko diranetako batzuk. Era berean, Kristian Levring, Courtney Hunt estadubatuarra eta Rashid Masharawi palestinarra be izango dira lehia horretan.

Kimuak 2007 katalogoko film laburrek 84 sari jaso ditue eta 500 jaialditan emon dira orain arte

Bizkaie! 2008-06-24 16:48   Barriak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kimuak programearen helburua Euskadiko Filmategiak kudeatzen dituan euskal film laburrak Euskal Herrian bertan eta kanpoan aurkeztea da.

ZINEBIk Ex IS I. Lehiaketa-Erakusketea antolatu dau

Bizkaie! 2008-06-23 14:05   Barriak

Sortzaile barriei, ikus-entzunezko sorkuntza garaikidearen eta formatu barrien sustapenari dago zuzenduta Ex Is. Deialdia irailaren 15a arte egongo da zabalik.

acTUa Jaialdiaren 15 film labur finalistak ikusgai Gasteizen

Bizkaie! 2008-06-12 10:52   Barriak

acTUa jaialdiaren helburua zinemaren bidez, bai dokumentala bai fikzinozkoa, herrien garapena oztopatzen daben arazoak aditzera emotea da.

SGAEk Ivan Zulueta donostiarraren ‘Arrebato’ filma omenduko dau bihar Madrilen

Bizkaie! 2008-06-11 14:31   Barriak

Estadu mailan kultozko erreferentzia bilakatu da 1979. urtean Ivan Zuluetak filmautako ‘Arrebato’, ikusleen gehiengoak ezagutzen ez dauen arren.

Donostiako Surfilm Festibal jaialdia eguenean hasiko da

Bizkaie! 2008-06-11 11:36   Barriak

Film ugari izango dira ikusgai Donostiako Antzoki Zaharrean, tartean Surfwise (Doug Pray). Zinemaz gan, musikea be izango da protagonista Surfilm Festibaila jaialdiagaz.

Mel Ferrer aktorea eta zuzendaria hil da

Bizkaie! 2008-06-05 12:34   Barriak

Mel Ferrer (1917-2008), aktore eta zuzendari estadubatuarra astelehenean hil zan Santa Barbarako (Kalifornia) bere etxean. Audrey Hepburnen (1954-1968) lehen senarra izandakoak 90 urte zituan.

Sydney Pollack Hollywoodeko zinemagilea hil da

Bizkaie! 2008-05-27 12:08   Barriak

Minbiziak jota hil da, 73 urtegaz. Besteak beste, Out of Africa (Oscar bi emon eutsozan filma) eta Tootsie (Dustin Hoffman emakumez jantzita agertzen dan pelikulea) zuzendu zituan.

Frantziako 'Entre les murs' filmak jaso dau Cannes-eko sari nagusia

Bizkaie! 2008-05-26 11:35   Barriak

Canneseko Jaialdiaren sari nagusia Frantzian geratu da eta Laurent Cantetek zuzendutako Entre les murs filmarentzako izan da. Epaimahaiak aho batez hartu dau 'Urrezko Palmondoa' film horri emoteko erabagia. Bestalde, Benicio del Torok aktore onenaren saria jaso dau Che filmean egindako lanagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Eskuko telefonoagaz egindako film laburrak genero indarkeriari aurre egiteko

Bizkaie! 2008-05-19 17:49   Barriak

Modu didaktiko eta sortzaile honek bikoteen arteko genero indarkeriak dakartzan arazoen aurrean gazteak sentsibilizetea dau helburu.

‘Lars y una chica de verdad’, film onenarentzako Fant 2008 saria

Bizkaie! 2008-05-15 19:43   Barriak

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XIV. edizinoko epaimahaiak sail ofizialeko film onenarentzako FANT Saria emon deutso Craig Gillespie zuzendari australiarraren ‘Lars y una chica de verdad’ izenburuko pelikuleari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Fernando Meirellesen Blindness filmak zabaldu dau Canneseko LXI. Jaialdia

Bizkaie! 2008-05-15 11:32   Barriak

Maiatzaren 25era bitartean, danetara 20 filmek parte hartuko dute lehiaketan. Sean Penn izango da epaimahaiko presidentea.

Santiago di Camilo eta Victor Bonet, hurranez hurran, Nontzeflash eta Nontzefilm lehiaketen irabazleak

Bizkaie! 2008-05-14 14:44   Barriak

Danetara, 251 film labur aurkeztu dira mundu osoko 26 herritatik. Euskal Herritik 52 bialdu ditue, horreetatik 13 euskerazkoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Begibistan’, Amurrioko II. Zinema Astea maiatzaren 19tik 25era

Bizkaie! 2008-05-14 13:11   Barriak

Euskaldunek produzidu eta egindako film laburrak aurkezten dituan Begibistan jaialdiaren bigarren edizinoan, danetara, 72 film labur eta 2 film luze proiektauko ditue.