Eskuko telefonoagaz egindako film laburrak genero indarkeriari aurre egiteko
2008-05-19 17:49 BarriakModu didaktiko eta sortzaile honek bikoteen arteko genero indarkeriak dakartzan arazoen aurrean gazteak sentsibilizetea dau helburu.
Eskuko telefonoagaz grabautako film laburren lehiaketea abiarazo dau Bilboko Udalak gazteak modu didaktikoan eta barritzailean arazo honen garrantziaz jaubetu daitezan.
Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietako Sailak Zoom, Eskuko Telefono Bidezko Bideoen I. ZOOM Lehiaketa antolatu dau. Modu didaktiko eta sortzaile honek bikoteen arteko genero indarkeriak dakartzan arazoen aurrean gazteak sentsibilizetea dau helburu.
Lehiaketan Bilboko ikastetxeetako 18 urtetik beherako gazteek parte hartu leikie, hau da, DBHko hirugarren eta laugarren mailako eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleek, baita Lanbide Hastapenetarako Ikastegietakoek (LHIK) be.
Bilboko Udaleko Bardintasun Saileko ordezkaria dan Nekane Alonsok azaldutakoaren arabera, azken urteetan gazteen artean eskuko telefonoaren erabilerea areagotu egin da, baina, horregaz batera, gehiegikerietarako eta erasoetarako bidea be izan da bitarteko hau. Horregaitik, Blboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietako Sailak joera hori ezabatzeko asmoz antolatu dau ekimena eta gazteek eskuko telefonoak sentsibilizazinorako tresnatzat har daien; era berean, gazteak genero indarkeriaren kontrako jarrera aktiboan inpliketea da asmoa.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 23tik urriaren 17ra bitartekoa izango da eta interesatuek www.bilbao.net webgunean aurkeztu beharko ditue bideoak. Film laburrak banaka nahiz taldeka (gehienez 4 persona) aukez daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!