ZINEBIk Ex IS I. Lehiaketa-Erakusketea antolatu dau

Bizkaie! 2008-06-23 14:05   Barriak

Sortzaile barriei, ikus-entzunezko sorkuntza garaikidearen eta formatu barrien sustapenari dago zuzenduta Ex Is. Deialdia irailaren 15a arte egongo da zabalik.

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiak, ZINEBIK, EBAgaz (Euskal Bideo Artistak) alkarlanean, Ex IS Lehiaketa-Erakustaldiaren lehenengo edizinoa antolatu dau. Ikus-entzunezko sorkuntza garaikidearen eta formatu barrien sustapenari zuzenduta dagoan erakustaldi-lehiaketa da Ex IS.

Aurkeztutako lanek izaera esperimentala izango dabe eta gai zein estilo aldetik ez da ezelako muga edo araurik izango. Era berean, euren lana soinu, irudi, instalazino eta performance mailan garatzen daben sortzaile garaikideei dago zuzenduta Ex IS.

Aurkeztutako lanak 2006ko urtarrilaren 1tik aurrera sortutakoak izan behar dira. Egileek zinemaldiko weborrian (www.zinebi.com) emon beharko dabe izena irailaren 15a baino lehen.

Ex IS I. Lehiaketa-Erakustaldiak 4.500 euro banatuko ditu ZINEBIren 50. edizioaren barruan, zemendiko azken astean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu