Donostiako Surfilm Festibal jaialdia eguenean hasiko da
2008-06-11 11:36 BarriakFilm ugari izango dira ikusgai Donostiako Antzoki Zaharrean, tartean Surfwise (Doug Pray). Zinemaz gan, musikea be izango da protagonista Surfilm Festibaila jaialdiagaz.
Bagilaren 12tik 15era bitartean Surfilm Festibal jaialdiaren 6. edizinoa izango da Donostian. Izenak berak dinoanez, surfa da jaialdi berezi honen ardatza.
Lau egunez, film ugari izango dira ikusgai Donostiako Antzoki Zaharrean. Danen artean Doc Paskowitz surflariaren eta haren familiaren bizipenak azaltzen dituan Surfwise (Doug Pray) lana nabarmentzen da. Bestalde, aurreko edizinoetan legez, ingurugiroaren ganeko berbaldi eta mahai-inguruak antolatu ditue Aquariumean (bagilak 12).
Filmez gan, bagilaren 13an eta 14an Surfilm Festibaila musika-jaialdia izango da aurtengo edizinoaren ekitaldi erakargarrienetako bat. Barikuan Discipulos de Dionisos eta Los Coronas taldeek emonaldiak eskainiko ditue Jareño Kultur Etxean (Egia) eta, zapatuan, Los Tiki Phantoms eta Delorean taldeek joko dabe agertoki berean. K**O eta Hosoi disc jockeyak izango ditue lagun Delorean taldeko mutilek.
Amaitzeko, surf eta zinema zaleek euren irudimena erakutsi ahal izango dabe Nazinoarteko Film Laburren Lehiaketan. Lan horreetako batzuk hilaren 14an eskainiko ditue Antzoki Zaharrean, 18:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!