Frantziako 'Entre les murs' filmak jaso dau Cannes-eko sari nagusia

Bizkaie! 2008-05-26 11:35   Barriak

Canneseko Jaialdiaren sari nagusia Frantzian geratu da eta Laurent Cantetek zuzendutako Entre les murs filmarentzako izan da. Epaimahaiak aho batez hartu dau 'Urrezko Palmondoa' film horri emoteko erabagia. Bestalde, Benicio del Torok aktore onenaren saria jaso dau Che filmean egindako lanagaitik.

Emakumeen artean aktorerik onena Sandra Corveloni brasildarra izan da Linha de Passe filman egindako protagonista lanaren harian. Nuri Bilge Ceylan turkiarrak eskuratu dau zuzendari onenaren saria Uç Maymun (Hiru tximinoak) film luzeagaitik.

1987tik Frantziak ez dau sari nagusia lortu. Orduan Maurice Pialaten Sous le soleil de Satan filmak jaso eban.

Robert de Niro aktore estadubatuarrak emon deutso saria Laurent Canteti. Zuzendariak bere filmeko aktore gazteakaz batera jaso dau saria. Pelikuleak immigrazioaren arazoa aztertzen dau Frantziako eskoletan etorkinen seme-alaben integrazino.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu