SGAEk Ivan Zulueta donostiarraren ‘Arrebato’ filma omenduko dau bihar Madrilen
2008-06-11 14:31 BarriakEstadu mailan kultozko erreferentzia bilakatu da 1979. urtean Ivan Zuluetak filmautako ‘Arrebato’, ikusleen gehiengoak ezagutzen ez dauen arren.
SGAE erakundeak Ivan Zuluetaren (Donostia, 1943) ‘Arrebato’ (1979) film mitikoa omenduko dau bihar, hilak 12, Madrilen, eta datorren urtean 30 urte beteko dituan pelikuleari buruzko DVD berezi bat aurkeztuko dau. Filmaz gan, ‘Leo Pardo’ film laburra, pelikulearen ‘making of’-a eta Donostian Zuluetaren etxean egindako azken dokumentala jasoten dira DVDan.
Estadu mailan kultozko erreferentzia bilakatu da ‘Arrebato’, ikusleen gehiengoak ezagutzen ez dauen arren. Era berean, zinemagile donostiarrak Pedro Almodovar, Jose Luis Garci, Manuel Gutierrez Aragon edota Jose Luis Boraurentzat eginiko pop art inspirazinoko kartelak be ez dira ezagunak, eta kartelen erakusketea doban ezagutzeko aukerea be aurkeztuko da bihar.
Augusto M. Torres produktoreak bideratuko dauen prentsaurrekoan, Eusebio Poncelak eta Marta Fernandez Murok parte hartuko dabe, aktore biak ‘Arrebato’-n ibilitakoak. Eurekaz batera Jesus Mora eta Andres Duque zuzendariak be egongo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!