Mel Ferrer aktorea eta zuzendaria hil da

Bizkaie! 2008-06-05 12:34   Barriak

Mel Ferrer (1917-2008), aktore eta zuzendari estadubatuarra astelehenean hil zan Santa Barbarako (Kalifornia) bere etxean. Audrey Hepburnen (1954-1968) lehen senarra izandakoak 90 urte zituan.

Mel Ferrer (1917-2008), aktore eta zuzendari estadubatuarra astelehenean hil zan Santa Barbarako (Kalifornia) bere etxean. Audrey Hepburnen (1954-1968) lehen senarra izandakoak 90 urte zituan.

Ferrerek lan egindako filmen artean ‘The Brave Bulls’ (1951) eta ‘Lili’ (1953) dira gogoratuenetako batzuk. Hepburn eta aktorea 1954 eta 1968 urteen artean egon ziran ezkonduta. ‘Guerra y paz’ (1956) pelikulan alkarregaz egin eben lan eta geroago, produkzinora eta zuzendaritzara bideratu eban bere lana.

‘Mansiones verdes’ (1959) pelikulan emaztea zuzendu eban. 1954an, ‘Ondine’ antzezlana egin eben alkarregaz New Yorken eta hilebete batzuk geroago Suitzan ezkondu ziran. Bolada haretan Hepburnen arrakasta handienetakoa produzidu eban Ferrerek: ‘Antes que anochezca’ (1967).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu