Pelikulak bi euroan ikusteko aukerea izango da hiru egunetan
2009-06-17 11:47 BarriakDatorren domekan (bagilak 21) zinema-aretoetara hurreratu eta film baterako sarrera arrunta erosten dabenei bagilaren 21, 22 eta 23rako baliogarria izago dan pasaporte bat banatuko jake. Pasaporte hori txarteldegian erakutsiz eta filmeko 2 euro pagau ezkero, gura beste film ikusi ahal izango dira aitatu hiru egun horreetan.
Caostica, bagilaren 9tik 15era Bilbon
2009-06-08 15:26 BarriakBihar, bagilak 9, 'Caostica' Film Laburren VII. Jaialdia hasiko da, zineman, bideoan eta animazinoan egindako azken lanak (gehienez, 20 minutuko iraupenekoak) aurkezteko asmoagaz. Danetara, 290 lan jaso ditue antolatzaileek eta sail ofizialeko bost kategoria desbardinetan (Zinea, Bideoa, Animazinoa, Bizarro eta Bideoklip) 43 lan lehiatuko dira.
David Carradine aktore estadubatuarra hilda topau dabe
2009-06-05 11:26 BarriakKill Bill filman eta Kung Fu telesailean egindako lanagaitik mundu mailan ezaguna izan dan David Carradine aktore estadubatuarra hilda topau dabe Bangkokeko hotel bateko gela batean. Aktorea 'Stretch' filma grabetan egoan Tailandian. Kaliforniarra (AEB) zan eta 72 urte zituan.
Badator SurFilm Festibal Jaialdia
2009-06-02 13:55 BarriakAmstel SurFilm Festibal, surfari buruzko filmeen zinema jaialdia bagilaren 11tik 14ra bitartean izango da Donostian. Urtero legez, jaialdiko ekitaldirik garrantzitsuena film laburren lehiaketea izango da; danetara, 61 labur aurkeztu dira.
'Urrezko Palma' Michel Haneke austriarrak eroan dau
2009-05-25 11:23 BarriakMichael Haneke zinema zuzendari austriarraren The white ribbon filmak irabazi dau Cannesko 62. Zinema Jaialdiko sari nagusia. Isabelle Huppert aktore frantziarraren eskutik jaso dau 'Urrezko Palma' dalako garaikurra jaialdiaren itxiera-ekitaldian.
Sukaldea, euskal gizartearen metaforea
2009-05-21 11:22 BarriakAizpea Goenagak zuzendutako 'Sukalde kontuak' filmaren estreinaldia maiatzaren 22an izango da
Euskeraz filmauta, 'Sukalde Kontuak' Donostiako sukaldaritza eskola batean girotuta dago. Bertan parte hartu dabe Isidoro Fernández, Loli Astoreka, Mikel Losada, Marivi Bilbao, Aitziber Garmendia, Galder Pérez, Gorka Aginagalde, Robert Tananta eta Barbara Goenaga aktoreek, besteek beste.
Berrizko Film Laburren Zikloak hil barri dan Jesus Moreno Durangoko bonbardaketako lekukoa gogoratzeko balioko dau
2009-05-20 17:20 Barriak'Kantatzen ez duen herria herri hila da' bonbardaketako hiru lekukoren testigantzak jasoten dituan 15 minutuko film laburra da. Lekukoetako bat Jesus Moreno ikus-entzunezkoa estreinau eta gitxira hil zan apirilaren 17an, bere urtebetetze egunean, hain zuzen be. Berrizko emonaldian Alberto Barreña eta Jose Antonio Oleagaz batera, bonbardaketakoak gogoratzen eta abesten ikusi eta entzuteko aukerea izango da.
'Terribly Happy' filmak irabazi dau FANT 2009ko pelikula onenaren saria
2009-05-11 11:25 BarriakFANT jaialdiko epaimahaiak, pelikula independiente honen gidoia eta eszenaratze zehatza azpimarratu ditu, baita haren 'atmosferea, lehenego fotogramatik azkenerarte atrapetan zaituana'. Epaimahaiaren eretxiz, zine baltzaren bertsino klasikoa eta era berean barritzailea da, originala eta era berean genero fantastikoan modu ezinhobean kokatzen dana.
Ikus-entzunezko 55 proiektu dira EikenBANK programearen bidez modu profesionalean produziduteko hautagaiak
2009-05-06 15:39 BarriakEikenbankeko bigarren aldi honetan 70 lagunek sinatutako 55 lan jaso dira, eta 2008an 34 proiektu aurkeztu ziran. Parte-hartzaileen % 44 bizkaitarrak dira, % 36 gipuzkoarrak, % 7 arabarrak eta % 13 beste jatorri batekoak. Aurkeztutako 55 proiektuen artetik % 25ek dokumentalak egiteko ideiak proposatzen ditue. Ondoren, proiektuen % 16 film laburrak eta telebista saioak egiteko proposamenak dira, eta, azkenean, telesailak egiteko ideiak % 15.
Axun eta Maite, amodioa film bihurtuta
2009-05-05 14:07 Barriak'Axun eta Maite' izenburupean -oraindino behin-behinekoa izan arren-, Jose Mari Goenagak zinemara eroango dauen Jon Garañoren jatorrizko testuan oinarritutako filma aurtengo Donostiako Zinemaldian estreinetea da hasierako amesa baina, lortu ezean, 2010eko udabarrian atarako dabe. Grabazino-lanei datorren astean ekingo deutse, Zizurkilgo baserri batean; gero, Donostian eta Gipuzkoako hainbat herritan egingo ditue girotze-lanak.
Maiatzaren 3tik 10era Bilbo zinema fantastikoaren uriburu bihurtuko da
2009-04-29 14:35 BarriakFant, Bilboko XV. Zinemaldi Fantastikoa datorren domekan, maiatzaren 3an, hasiko da, eguerdiko 13:00etan, Gaitzerdi antzerki taldeak Bailen kalean eskainiko dauen antzezpenagaz.
Nontzefilmak lehiaketan parte hartuko daben filmak aukeratu ditue
2009-04-27 15:24 BarriakMaiatzaren 9an Bilboko Zine Fantastikoaren barruan pantailaratuko diran Nontzefilmak lehiaketako lanak aukeratu barri ditue. Filmak arlo bitan sailkatu ditue, Animazinoa batetik eta Zinema bestetik.
Euskal Filmategiak 'Bertsolaris, poetas populares vascos' (1967) filma aurkeztu dau Donostian
2009-04-24 15:50 BarriakDokumental honetan Pio Caro Baroja zuzendariak bertsolariari eta bertsolaritzeari sustraitik zuzen-zuzen heldu nahi izan eutson, garaiko bertsozale, ikertzaile eta bertso munduaren inguruan mobiduten ziranen eretxiak jasoz.
Zinebiblubek Euskadiko eta nazinoarteko produkzino onenak eskainiko ditu
2009-04-22 14:38 BarriakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Zinebiklub egitarauaren urteko bigarren hiruhilekoaren programazinoa bihar, apirilaren 23an hasiko da eta aurreikusitako hamar saioetan, 47 pelikula ikusi ahal izango dira bagilaren 25erarte.
Bilbo apokaliptikoa izango da, XV. Fant Zinema Fantastikoaren Jaialdiko irudia
2009-04-21 18:48 BarriakGaur goizean aurkeztu dau irudi hau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak kartelean agertzen dan pertsonaia horren laguntzinoagaz eta gainera, Jaialdiagaz batera izango diran ganerako ekimenak be aurkeztu ditue. Aurten 15 urte beteko dituan Jaialdia, Bizkaiko uribuaruan zineagaz zerikusia dauen gainontzeko jaialdiakaz batera finkatu egin da.
Manuel Lekuona saria jasoko dau gaur Montxo Armendariz zuzendariak
2009-04-21 12:42 BarriakUrteetako ibilbide profesionalaren interes nabarmenagaitik Eusko Ikaskuntzak banatzen dauen Manuel Lekuona saria jasoko dau gaur zine zuzendari nafarrak. Sano ibilbide emonkorra eta aberatsa.
'Munduaren bira, doan' euskerazko film animatua, laster zine aretoetan
2009-04-21 11:36 BarriakBasauriko Animabasauri Animabasque zinemaldian aurkeztu ondoren, hilaren 24an estreinauko da zine aretoetan 'Munduaren bira, doan', 'lagun artean ikusteko filma', Asisko Urmeneta eta Marko Armspach marrazkilarien irudiz osotua.
Basque Audiovisualek lehenengo aldiz parte hartuko dau Canneseko Zinemaldiko azokan maiatzaren 13tik 24ra
2009-04-21 11:00 BarriakMaiatzaren 13tik 24ra, 'Marche du Film de Cannes' izeneko azokan izango dira Alokatu, Baleuko, Barton Films, Pausoka, Irusoin, Mixer, MediaBost eta Western Films enpresak.
9-12 urte bitarteko umeak behar dira 'Zigortzaileak' filmerako
2009-04-20 10:28 BarriakJosé María Lararen produkzinoagaz, 'Zigortzaileak' Arantza Ibarrak eta Alfonso Arandiak zuzenduko dabe. Ibarrak berak idatzitako istorioak eskola bateko ume batzuen abenturak kontetan ditu. Horretarako, 9 eta 12 urte arteko umeak bilatu behar ditu produkzino etxeak, gaur, astelehena hasiko dan casting luze batean.
'Checkpoint Rock' filmaren estreinaldiagaz amaituko da apirilaren 30ean Donostiako Giza Eskubideen VII. Zinemaldia
2009-04-06 11:35 BarriakFermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzendutako 'Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina' dokumentala estreinauko da Donostian eta musikari palestinar batzuen kontzertu bat be izango da, Fermin Muguruza bera lagun dabela.
BizkaiFilma egitarauan badagoz helduentzako pelikulak be
»» Euskerazko pelikulak zine-aretoetara eroateko egitasmo ...