Berrizko Film Laburren Zikloak hil barri dan Jesus Moreno Durangoko bonbardaketako lekukoa gogoratzeko balioko dau

Bizkaie! 2009-05-20 17:20   Barriak

'Kantatzen ez duen herria herri hila da' bonbardaketako hiru lekukoren testigantzak jasoten dituan 15 minutuko film laburra da. Lekukoetako bat Jesus Moreno ikus-entzunezkoa estreinau eta gitxira hil zan apirilaren 17an, bere urtebetetze egunean, hain zuzen be. Berrizko emonaldian Alberto Barreña eta Jose Antonio Oleagaz batera, bonbardaketakoak gogoratzen eta abesten ikusi eta entzuteko aukerea izango da.

Euskarazko film laburren zikloaren barruan, Berrizko Kultur Etxean film laburrak ikusteko aukerea dago datorren domekan, maiatzak 24, arratsaldeko 19:30etan. Danetara, bost dira proiektauko dituen tituluak.

Euretan azkena, Memoria historikoa abestien bidez errekuperetako helburuz, Iban Gorritik Durangoko bonbardaketeari buruz egin eta aurten martiaren 31n estreinau dan 'Kantatzen ez duen herria herri hila da' dokumentala izango da. Bonbardaketako hiru lekukoren testigantzak jasoten ditu 15 minutu inguruko film laburrak. Lekukoetako bat Jesus Moreno ikus-entzunezkoa estreinau eta gitxira hil zan apirilaren 17an, bere urtebetetze egunean, hain zuzen be. Berrizko emonaldian Alberto Barreña eta Jose Antonio Oleagaz batera, bonbardaketakoak gogoratzen eta abesten ikusi eta entzuteko aukerea izango da.

'Kantatzen ez duen herria, herri hila da' 15 minutuko dokumentala Iban Gorriti kazetari durangarrak filmau dau (gidoiaz eta errealizazinoaz be arduratu da) Alberto Barreña, Jesús Moreno eta José Antonio Olea bizkaitarren laguntzinoagaz; hiru honeek 4 eta 10 urte bitartean zituela, bonbardaketan, Durango zelan erreten zan ikusi eben.

Berrizen, Film Laburren Zikloko bigarren emonaldian proiektauko diran beste lau film laburrak honako honeek dira: 'Asämara', 'Berbaoc', 'Cotton Candy' eta 'Midori'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu