'Terribly Happy' filmak irabazi dau FANT 2009ko pelikula onenaren saria

Bizkaie! 2009-05-11 11:25   Barriak

FANT jaialdiko epaimahaiak, pelikula independiente honen gidoia eta eszenaratze zehatza azpimarratu ditu, baita haren 'atmosferea, lehenego fotogramatik azkenerarte atrapetan zaituana'. Epaimahaiaren eretxiz, zine baltzaren bertsino klasikoa eta era berean barritzailea da, originala eta era berean genero fantastikoan modu ezinhobean kokatzen dana.

Bilboko XV. Zinemaldi Fantastikoko epaimahaiak Pelikula onenaren FANT Saria 'Terribly Happy'-ri emon deutso, Henrik Ruben Genz danimarkar zuzendariaren filmari. Jaialdiko epaimahaia liluratu dauen thriller bat da Pablo Berger eta Haritz Zubillaga zuzendarien ardurea izan diran fantasiazko elementuakaz eta Leire Berrocalek interpretauta.

Gidoiak, Copenhagueko polizia baten historia kontetan dau, uri txiki batera bialdua izan dana denporaldi baterako bere jarrera ezegoki batengaitik. Bertako bizilagunen arpegi zurrunetan, zeozelako atseginezko txispa bat azaleratzen jake honen etorrereagaz. Poliziak beti egiten dau 'ezarritako arauak' agintzen dauena, baina herriko ohiturakaz topo egiten dau eta laster konturatzen da herri txiki horretako ustezko bizitza xumeak sekretuak gordeten dituala. Pelikulea Erling Jepsen danimarkar idazle baten eleberrian oinarritzen da.

FANT jaialdiko epaimahaiak, pelikula independiente honen gidoia eta eszenaratze zehatza azpimarratu ditu, baita haren 'atmosferea, lehenego fotogramatik azkenerarte atrapetan zaituana'. Epaimahaiaren eretxiz, zine baltzaren bertsino klasikoa eta era berean barritzailea da, originala eta era berean genero fantastikoan modu ezinhobean kokatzen dana.


Bilboko Zinemaldi Fantastikoa 2009ko sariak

- Pelikula irabazlea: 'Terribly Happy'

- Fant Labur Saria:

1. Hot dog
2. Short curt
3. Side effect


- Fantrobia Saria: Paco Plaza, zuzendaria


Nontzefilmak 2009 Sariak

Fikzinozko laburrak:

1. 'Saria Un acto de fe España', Boris Franco Navarrete.
2. Saria: 'Cabezón España', Jaume Lalima.
3. Saria: 'Mandarinas' (Euskal Herria), Mikel Usoz.


Animazinozko laburrak:

1. Saria: 'The story of struggle against the worms Hazard', Nikolay Belov.
2. Saria: 'Cholita', Daniel Collazos.
3. Saria: 'Augusto Pinedo, Entrevista núm 14', Blanca Escuin.

- Euskal Herriko labur onena: 'Amaigabea', Aitor Oñederra.

- Unibersidadeko film onena: 'Los presagios funestos', Víctor Hugo Izquierdo.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu