Caostica, bagilaren 9tik 15era Bilbon

Bizkaie! 2009-06-08 15:26   Barriak

Bihar, bagilak 9, 'Caostica' Film Laburren VII. Jaialdia hasiko da, zineman, bideoan eta animazinoan egindako azken lanak (gehienez, 20 minutuko iraupenekoak) aurkezteko asmoagaz. Danetara, 290 lan jaso ditue antolatzaileek eta sail ofizialeko bost kategoria desbardinetan (Zinea, Bideoa, Animazinoa, Bizarro eta Bideoklip) 43 lan lehiatuko dira.

Bihar, bagilak 9, 'Caostica' Film Laburren VII. Jaialdia hasiko da, zineman, bideoan eta animazinoan egindako azken lanak (gehienez, 20 minutuko iraupenekoak) aurkezteko asmoagaz. Danetara, 290 lan jaso ditue antolatzaileek eta sail ofizialeko bost kategoria desbardinetan (Zinea, Bideoa, Animazinoa, Bizarro eta Bideoklip) 43 lan lehiatuko dira. Hona hemen parte-hartzaileen artean nabarmendu daitekezan izen batzuk: Karl Tebbe, Martin Rosete, Sam Antonio de la Torre, Andres Lima, Pendejo, Paco Sagarzazu, Aritz Moreno, Julian Lopez. Lory meyers, Fabio McNamara, Habeas Corpus, We are Standard, Ramon Churruca...

Epaimahaikoak Ines Intxausti, Inaz Fernandezx, Haritz Zubillaga, Mikel Clemente eta Alex Lareo dira.

Aurten musikeak be bere gunea izango dau 'Videoclip' sailean, euren musikea formatu laburrean aurkeztu daben artista barrientzat eta produktore independenteentzat, bihar-etzi gehien entzungo doguzan taldeen kantuak ezagutu ahal izateko.

'Bizarro' sailak, barriz, 'gaur egungo ikus-entzunezko astrakanadarik onenak' aurkeztuko ditu. Proiekzinoak bariku gauean (bagilak 12) amaituko dira, eta azken ekitaldi bat geratuko da oraindino: hilaren 15ean (astelehena), film irabazleak barrikusteko aukerea, eta 'Otro cine' (Narrador.es argitaletxea) Javier Anguloren liburuaren aurkezpena.

Kontuak kontu, hilaren 9an, Deustuko Kontainer Aretoan abiatuko da zinemaldia 20:30etan. Eguaztenean auzo horretan bertan geratuko da, Pitiusa Terrazan hain zuzen be, film labur eta Dj Cuajoren lanaren erakusgarri; hitzordua, 20:30etan. Eguenean, barriz, Martzana Kaian da deialdia. Azken bi egun horreetan, proiekzinoak kanpoan egingo ditue. Barikuan (bagilak 12) Iralako L´mono aretoan 22:00etan hasiko da Jai Bizarro berezia (lan bizarroen proiekzinoak, saribanaketea, performance bereziak Dj eta bestelakoak).

Emonaldi guztietara sarrerea librea eta dobakoa izango da.

Gainera, Caosticakoek Bidesarigaz daben akordioaren bidez, Basauriko kartzelako presoek lehiaketako proiekzinoez gozatu ahal izango dabe bagilaren 8an, 9an eta 10ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu