Lekeitioko XXXI. Euskal Zine eta Bideo Bilera hilaren 17tik 22ra

Bizkaie! 2008-11-13 13:47   Barriak

Euskal Zine eta Bideo Bilerak hogeita hamaikagarren urtea beteko dau aurten eta arazoak arazo, laguntza eta babes ekonomikoaren falteagaitik, urteroko hitzordua bertan behera ixteko erabagia tarteko, barriro indartsu dator Benito Ansola eta JL de la Torreren ekimenez hasitako ekimena eta euskerazko ikus-entzunezko lan laburren topagune izaten jarraituko dau.

Batzuk laburrak, beste batzuk luzeak. Karlos Eriz eta Xabier Iñarrairaegi edo Gentzane Agirre lako egile ezagunenak zein hasibarrien beharrak. Amateurrek landuak edo profesionalek, argumentuzkoak, nahiz dokumentalak edo sormenezkoak. Danetara, 36 ikus-entzunezko lan, danak ikusgai zemendiaren 18tik 22ra Lekeitioko Ikusgarri aretoan arratsaldeko 19:30etatik aurrera.

Edozelan be, zemendiaren 17an, Kulturetxean, Azkue aretoan emongo diran lehiaketaz kanpoko lanak be gogoan hartzekoak dira. Alde batetik, 'Agurea eta Balea', luzereagaitik sarien lehiaketatik kanpo gelditu da baina ikusita jorratzen dauen gaia eta dituan merituak, Antonio de Ertze lekeitiarraren lekukotasuna jasoten dauen ordu erdiko film laburra da. Guda zibilaren azken egunetan Ertze 'Vita' ontzi famatuan, errepublikar gobernuaren altxor galdua ei eroian barkuan, itsasoratu zan Mexikoruntz. Filma Cannes jaialdiko Short Film Corner atalean aurkeztu zan estreinakoz eta irailaren 24an, New Yorkeko Zine eta Bideo Jaialdi Independentean izan zan ikusgai.

Bestetik, Jose Ramon Txopitea lekeitiarraren, 'Keep the Spirit Alive', da lehiaketa kanpoz emongo dan beste lana, Deskontrol, Arrasateko street-punk musika taldeak Estadu Batuetatik eginiko bireari buruzko Road Movie bat da. Lan hau be luzereagiatik (1h 06’ 35'') sarien lehiaketatik kanpo gelditu da.

Ganerako egunetako egitaraua, erantsitako artxiboan ikusgai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu