'Zigortzaileak' umeentzako euskerazko pelikularen azken sekuentziak grabauko ditue
2009-08-07 15:23 BarriakBihar, zapatua, amaituko da bagilaren 29an Portugaleten hasi zan Zigortzaileak filmaren errodajea. Santurtzin filmauko dira umeei zuzendutako abenturazko pelikula horren azken sekuentziak. Estreinaldia 2010erako aurreikusten dabe.
Bihar, zapatua, amaituko da bagilaren 29an Portugaleten hasi zan Zigortzaileak filmaren errodajea. Santurtzin filmauko dira umeei zuzendutako abenturazko pelikula horren azken sekuentziak. Estreinaldia 2010erako aurreikusten dabe.
Zigortzaileakumeak protagonistak dirala Euskal Herrian egin dan lehenengo pelikulea da. Portugaleteko Zunzunegui Institutoan egin da sekuentzia gehienen filmaketea, eta Santurtzin, Getxon eta Berangon beste guztiena. Filman parte hartzen daben umeek zigortzaileak.worldpress.com blogean idatzi ditue euren esperientziak eta gustura dagozala azaldu dabe.
José María Lara-Alokatuk produzidu dau Arantza Ibarrak idatzitako filma, eta zuzendari lanetan Ibarra bera eta Alfonso Arandia ibili dira.
Zigortzaileakpelikuleak hainbat ikasleren abenturak kontetan ditu; ikastetxeko ume batzuen tratu txarrak aguantau ezinik, eskarmentua emoteko talde sekretu bat sortu daben ikasleen abenturak. Super heroien filmak oinarri hartuta, pelikula honek bullying-aren gaia jorratzen dau, beti be umorea eta entretenimentua ahaztu barik.
Euskaraz filmau da Zigortzaileak, eta filmeko protagonistak honeek dira: Amaia Aberasturi, Nikola Zalduegi, Andoni Delavigne, Estibaliz Sarasola, Martin Gandiaga, Pello Madariaga eta Asier Vegas. Horreekaz batera, Kerman Rekondo, Izaro Baza eta Xabier Caballero umeek be parte hartu dabe aktore legez. Nagusien pertsonaiak antzeztuz, bestetik, Anne Igartiburu, Carlos Sobera, Loli Astoreka, Gurutze Beitia, Alfonso Torregrosa eta Rafael Amargo izan dira, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!