'Izarren argia' grabetan hasi dira Azpeitian
2009-06-25 18:57 Barriak'Izarren argia'-ren filmaketea, 2,2 miloe euroko aurrekontuagaz, sei astetan amaitzea espero dabe, eta Azpeitia, Hondarribian eta Artikutzan egingo da errodajea. Zuzendariaren asmoa 2010eko Donostiako Zinemaldian aurkeztu eta aretoetan eskaintzea da.
Mikel Rueda zuzendari gaztearen lehenengo film luzea da eta 36ko Gerrak Euskal Herrian eragindakoak pantailaratuko ditu. Zehatz esateko, Saturrarango bainuetxea zana (Azpeitiko Esklabetako mojen komentu izandakoan kokatu dabena) emakumeen kartzela bihurtu ebeneko garaiak eroango ditu pantailara eta ikuspegi guztiz femeninoa erantsi deutso euskera hutsean grabetan dabilzan lanari. Aktore talde politagaz dabil beharrean: Barbara Goenaga protagonista hartuta, Clara Badiola, Teresa Calo, Itziar Ituño, Sara Cozar, Estibaliz Gabilondo, Amaia Lizarralde, Aitor Beltran, Itziar Lazkano, Amagoia Lauzirika eta Itziar Insausti.
Saturrarango bainuetxea, emakumezkoen lehenengo kartzelea izan zan. Mesedetako Amaren Ordenako mojen zaintzapeko kartzelea, Najera Vallejo komandante frankistearen ideologiaren gidaritzapean izan eben urte luzez. Komandante horren ustez, komunismoa errotik desagerrarazoteko era bakarra emakume ezkertiarrei seme-alabak kendu eta honeek erregimenagaz bat etozan familietan txertatzea zan. Euren seme-alabakandik banandu zituen 57 emakume, eta euren bizipenak dira filmaren mamina.
'Izarren argia'-ren filmaketea, 2,2 miloe euroko aurrekontuagaz, sei astetan amaitzea espero dabe, eta Azpeitia, Hondarribian eta Artikutzan egingo da errodajea. Zuzendariaren asmoa 2010eko Donostiako Zinemaldian aurkeztu eta aretoetan eskaintzea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!