Christian Povedak 'La vida loca' dokumentala aurkeztuko dau Gernikako Trinkete Antitxokoan
2008-09-25 11:56 BarriakUrtebetez argazkilari eta dokumentalista frantziarra El Salvadorreko 'Mara' taldeen bihotzera hurreratu zan gazkile taldeen errealidade gogorra filmetako. Dokumentaleko protagonista gehienak hilda edo kartzelan dagoz. Proiekzinoa Povedak berak aurkeztuko dau Gernikako Trinkete Anti-txokoan, irailaren 26an gaueko 21:00etan.
'La Vida Loca' film dokumentala Donostiako Zinemaldian ikusgai izan ondoren, Christian Poveda zuzendariak Gernika-Lumon aurkeztuko dau bere azken lana. Urtebetez argazkilari eta dokumentalista frantziarra El Salvadorreko 'Mara' taldeen bihotzera hurreratu zan gazkile taldeen errealidade gogorra filmetako. Dokumentaleko protagonista gehienak hilda edo kartzelan dagoz. Proiekzinoa Povedak berak aurkeztuko dau Gernikako Trinkete Anti-txokoan, irailaren 26an gaueko 21:00etan.
'La vida loca'
Giza bakardaderik latzenari buruzko filma da 'La vida loca'.
Erdialdeko Amerikan 'Mara' esaten jake. AEBetako Los Ángeles uriko banden eredua hartuta sortu ziran. Gazteen taldeok bildur-ikarea zabaltzen dabe El Salvador lako herrialdeetan. Hil eta alkar hil egiten dabe, gorrotagarriak dira eta jenteak bildurra daukotxe, baina era berean erakargarritasun handia daukie. El Salvadorreko familien desegituratzeak ekarri dauen etsipenaren adibide argia dira.
'La vida loca', hango benetako bizimodua da. Sufridu egiten dabe, amorrua deuskue eta ez gaitue maite.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!