Zinemaldian izango dan 'Tropic Thunder' filmak 84 miloe dolar irabazi ditu orain arte

Bizkaie! 2008-09-02 11:26   Barriak

Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izango da Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo. Stiller bera Donostian izango dala jakinarazo dabe, Robert Downey Juniorregaz batera. Stiller DreamWorks produkzino etxearen film honen gidoilari, produktore, zuzendari eta protagonistea da.

Ben Stillerren azken filma, 'Tropic Thunder', orain dala hiru aste AEBetan estreinatua, ikusle eta irabazien zerrendatan mutur-muturrean dago eta 84 miloe dolar jaso ditu dagoeneko. Azken astegoienean 11'5 miloe irabazi ditu, Paramout Pictures Spainek esan dauenez.

Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izango da Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo. Stiller bera Donostian izango dala jakinarazo dabe, Robert Downey Juniorregaz batera. Stiller DreamWorks produkzino etxearen film honen gidoilari, produktore, zuzendari eta protagonistea da.

Stiller, Downey Jr. eta Jack Black dira pelikula honetako protagonistak. Filma akzinozko komedia bat da eta historiako gerra pelikularik karuena egin nahi daben aktore harroputz batzuen istorioa kontetan dau. Filmaren kostuek gora egiten dabenez, estudioek filma bertan-behera ixteko beharra ikusten dabe, baina zuzendariak uko egiten deutso erabagi horri eta Asiako hego-ekialdera joatea erabagiten dau. Han oso personaia maltzurrak topauko ditu. Pelikulan Tom Cruise, Nick Nolte, Matthew McConaughey eta Steve Cooganen agerpen laburrak ikus daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu