Manhattaneko Film Laburren Jaialdia bigarrenez egingo da Bilbon
2008-09-24 11:58 BarriakParte hartu daben 429 film laburren artean, jaialdiak 12 finalista aukeratu ditu eta horreek 42 estadutan proiektau eta munduko 109 zinema areto baino gehiagotan banatuko dira. Bilbon 12 film labur finalistak ikusteko aukerea egongo da, EiTBren egoitzan, irailaren 26an. Finala New Yorken izango da irailaren 28an.
Bigarren urtez jarraian, Manhattaneko Film Laburren jaialdia Bilbon izango da, aurten irailaren 26an. Jaialdiaren hamaikagarren ekitaldia izango da eta konbidautako herrialdea: Australia.
Parte hartu daben 429 film laburren artean, jaialdiak 12 finalista aukeratu ditu eta horreek 42 estadutan proiektau eta munduko 109 zinema areto baino gehiagotan banatuko dira. Bilbon 12 film labur finalistak ikusteko aukerea egongo da, EiTBren egoitzan.
Honako honeek dira finalistak: Paul Gowersen (Erresuma Batua) Ripple, Hiba Vinken (Herbehereak) Ode Ober, Chris Kingen (AEB) Rachel, Signe Baumanen (AEB) Teat Beat Of Sex, Amit Gicelterren (Israel) Sour Milk, Steph Greenen (Irlanda) New Boy, Susan Everetten (Erresuma Batua) Mother Mine, Pelle Moellerren (Danimarka) Make my day, John Cohen-Du Fourren (Zeelanda Berria) The Game, Bob&Lolaren (India) Viva Sunita eta Diego Sanchidrian Rubioren (Espainia) The Golden Thread.
Jaialdiko epaimahaia Europako, Ipar Amerikako, Ertamerikako eta Australiako 109 uri baino gehiagotako audientzia globalak osotuko du. Ikusleek proiekzino bakotxaren sarreran jasoko daben gutun baten bidez emongo dabe euren botoa. Botoak zinema aretoan bertan zenbatu eta New Yorkeko egoitza zentralera bialduko dira. Hantxe iragarriko dabe lehiaketearen irabazlea nor dan, irailaren 28an, Union Square parkean emongo daben azken proiekzionaren ondoren.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!