'Moby Dick' balea zinemara bueltauko da
2008-09-24 10:59 Barriak'Wanted' estreinau barri dauen Timur Bekmambetov zinemagile errusiarra izango da ehunka miloe dolar balioko dauen superprodukzinoa zuzentzeko arduraduna.
Herman Melvillek sortutako 'Moby Dick' balea barriro zineman ikusteko aukerea izango da, Universal estudioa 1956an John Houstonek zuzendu eta Gregory Peck eta Orson Wellesek protagonizau eben pelikulearen bersino barria preparetan dago eta. 'Wanted' estreinau barri dauen Timur Bekmambetov zinemagile errusiarra izango da ehunka miloe dolar balioko dauen superprodukzinoa zuzentzeko arduraduna.
Jatorrizko pelikulea legez, barria be Herman Melvillen nobelan oinarritukoa da. Halanda be, Universaletik iragarri dabe Adam Coopperrek eta Bill Collagek idatziko daben gidoiak aldaketa batzuk izango dituala, idazle biek Melvillen obrea 'miresten' daben arren. Holan, 'Variety' aldizkarian argitaratu eta otr/press barri-agentziak jaso dauen informazinoaren arabera, Ishmael marinel gaztearen begiakaz ikusiko da istorioa. Ishmaelek Ahab kapitain zakarrak balea zuria atrapetako dauen obsesinoa jasango dau.
Narrazio-estilo horri esker, Ahab kapitainagaz barriro topau arte baleak beste ontzi batzuren kontra egingo dituan erasoak ikusi ahal izango dira. 'Egun dagozan ikus-efektuen aurrerapenak aprobetxauta klasiko bat birsortzeko aukerea da', adierazo dau Cooperrek. Gidoigilearen esanetan, pelikulea 'akzinozko, abenturazko eta mendekuzko istorio bat' izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!