Amaitu bako lau film izango dira Zinemaldiko Zinema Mugimenduan

Bizkaie! 2008-08-29 10:19   Barriak

Zinema Mugimenduan ekimenaren bidez, Donostiako, Amiensko eta Friburgoko nazinoarteko zinema-jaialdiek, amaitu bako filmak gauzatzeko bide barriak aztertzen ditue, bai eta herrialde horreetako, Europako eta Hego Amerikako profesionalen, enpresen eta erakundeen artean zubi lana egiteko aukerak be.

Lau pelikulek hartuko dabe parte Zinemaldiko Zinema Mugimenduan ekimenean: De Gaulle Eid zuzendariaren 'Chou Sar'(Libano-Palestina- Frantzia); Najwa Najjaren 'Pomegranates and Myrrh' (Palestina); Mohamed Chrif Tribak egilearen 'Le temps des camarades' (Maroko) eta Mohamed Zineddaine errealizatzailearen 'Tu te souviens d'Adil?' (Maroko).

Zinema Mugimenduan ekimena amaitzear edo postprodukzino fasean dagozan film luzeei Donostia Zinemaldiak eskaintzen deutsen sail edegia da. Magrebeko eta portugesez hitz egiten daben Afrikako herrialdeetako zinemagileek parte hartu leikie bertan, bai eta garapen bidean dagozan herrialde arabiarrek be; Angolak, Aljeriak, Cabo Verdek, Egiptok, Gineak, Irakek, Jordaniak, Libanok, Libiak, Marokok, Mozambikek, Palestinak, Sao Tome eta Principek, Siriak eta Tunisiak, hain zuzen.

Zinema Mugimenduan ekimenaren bidez, Donostiako, Amiensko eta Friburgoko nazinoarteko zinema-jaialdiek, amaitu bako filmak gauzatzeko bide barriak aztertzen ditue, bai eta herrialde horreetako, Europako eta Hego Amerikako profesionalen, enpresen eta erakundeen artean zubi lana egiteko aukerak be.

Aukeratutako filmak irailaren 22an aurkeztuko dira Donostian, zinemagintza sektore desbardinetako profesionalez osotutako ikusleen aurrean (produktoreak, banatzaileak, areto arduradunak, industria teknikoetako ordezkariak, telebista-katetakoak, zinemalditakoak, erakundetakoak eta laguntza-funtsetakoak).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu