Woody Allen, Coen anaiak, Laurent Cantet eta Mike Leigh zuzendarien filmak, Zinemaldiko Zabaltegi-Perlak Sailean
2008-08-26 15:36 BarriakDonostiako Zinemaldiaren hurrengo edizinoan, Woody Allen ('Vicky Cristina Barcelona'), Coen anaiak ('Burn After Reading'), Laurent Cantet ('Entre les murs') eta Mike Leigh ('Happy-Go-Lucky') zuzendarien filmak izango dira, Zabaltegi-Perlak sailean.
Donostiako Zinemaldiaren hurrengo edizinoan, Woody Allen ('Vicky Cristina Barcelona'), Coen anaiak ('Burn After Reading'), Laurent Cantet ('Entre les murs') eta Mike Leigh ('Happy-Go-Lucky') zuzendarien filmak izango dira, Zabaltegi-Perlak sailean. Horrezaz gan, Jonathan Demmeren bi lan barriak Zabaltegi-Bereziak Sailean egongo dira, besteak beste, Jia Zhang Ke, Philippe Garrel eta Terence Davies zuzendarien filmakaz batera.
Zabaltegi-Perlak Sailean oraindino Espainian estreinau bako eta beste zinemaldi askotan egondako filmak dagoz. Sail honetan parte hartzen daben filmek publikoaren TCM saria lortzeko erronkea dabe, irabazleak 70.000 euroko saria jasoko dauelako. Beste sari bat be badago boto gehien lortzen dituan Europako filmarentzat, 35.000 eurokoa.
Zabaltegi-Perlak Sailari hasierea emoteko ardurea 'Vicky Cristina Barcelona' pelikuleak izango dau. Woody Allenek zuzenduriko film hau Canneseko azken Zinema Jaialdian aurkeztu eben, sail ofizialean, baina lehiaz kanpo.
Sail honetan izango dan pelikularik nabarmenetako bat Laurent Canteten 'Entre les murs' da. Izan be, film honek Urrezko Palmondoa irabazi eban Cannesen. Era berean, nabarmentzekoa da Coen anaien 'Burn after reading' filmaren presentzia, lan honek Veneziako mostra inaugurau eban. Ganera, Canneseko Urrezko Kameraren irabazle 'Hunger' (Steve McQueen) pelikulea be izango da; Canneseko Un Certain Regard Saileko sariduna, 'Tokyo Sonata'; Fernando Eimbckek zuzenduriko 'Lake Tahoe', Berlineko Zinema Jaialdiko Fipresci sariaren irabazlea; edota Berlineko Zinema Jaialdiko Panorama Sailaren ikusleen saria jaso eban filma, 'Lemon Tree'.
Bestalde, Zabaltegi-Bereziak sail edegian epaimahi ofizialeko presidente Jonathan Demmeren azken bi filmak eskainiko dira: 'Rachel Getting Married' eta 'Neil Young Trunk Show: Scenes From a Concert'. Sail berean, Terence Daviesen azken lana izango da, 'Of Time and the City'. Philippe Garrelek be 'La frontière de l'aube' pelikulea eroango dau Donostiara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!