Meryl Streepek gaur jasoko dau Donostia Saria

Bizkaie! 2008-09-26 14:52   Barriak

Meryl Streep ibilibide luzeko aktorea da, oscarretarako 14 izendapen jaso ditu eta oscar biren jaube da.

Meryl Streep aktore ezagunak gaur jasoko dau Donostia Saria. Ekitaldia, gaueko 22:00etan hasiko da, Kursaal jauregian. Jonathan Demme zinegile eta 56. Zinemaldiko epaimahaiko presidenteak eta Eduardo Noriega aktoreak emongo deutsie saria.

Jonathan Demme eta Meryl Streep lehendik be ezagutzen dira, aktore estadubatuarrak haregaz lan egin ebalako 'The Manchurian Candidate' filman, 2004. urtean.

Meryl Streep ibilibide luzeko aktorea da, oscarretarako 14 izendapen jaso ditu eta oscar biren jaube da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu