‘El orfanato' eta 'Las trece rosas', Goya sarietarako faborito

Bizkaie! 2007-12-18 10:54   Barriak

‘El orfanato’ eta ‘Las trece rosas’ filmak dira Goya sarien XXII. edizinorako faboritoak, danetara, hamalau izendapen jasota. Horreekaz batera, ‘La Soledad’ eta ‘Siete mesas de billar francés’ filmak lehiatuko dira pelikularik onenaren saria irabazteko. Sari banaketa gala zezeilaren 3an izango da.

‘El orfanato’ eta ‘Las trece rosas’ filmak dira Goya sarien XXII. edizinorako faboritoak, danetara, hamalau izendapen jasota. Horreekaz batera, ‘La Soledad’ eta ‘Siete mesas de billar francés’ filmak lehiatuko dira pelikularik onenaren saria irabazteko.

Maribel Verdu eta Blanca Portillo emakumezko aktorerik onena jasoteko hautagaiak dira, ‘Siete mesas de billar frances’ filman egindako lanagaitik. Eurekaz batera Belen Rueda eta Emma Suarez dagoz, ‘El orfanato’ eta ‘Bajo las estrellas' filmeetan egindako lanengaitik.

Gizonezkoen hautagaiak, barriz, Tristan Ulloa (‘Mataharis’), Alvaro de Luna (‘El prado de las estrellas’), Alberto San Juan (‘Bajo las estrellas’) eta Alfredo Landa (‘Luz de domingo’) izan dira.

Sari banaketa gala 2008ko zezeilaren 3an izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu