Fernando Fernan-Gomez hil da

Bizkaie! 2007-11-22 10:24   Barriak

Aktore legez ia 200 pelikula egin ditu Fernan-Gomezek; zuzendari legez, hogei film baino gehiago zuzendu. Ganera, hainbat sari jaso ditu, Donostia Saria (2000) eta Arteen Asturiasko Printze Saria (1995), berbarako. Espainiako zinemagintzan inork baino Goya sari gehiago ditu: zazpi.

Fernando Fernan-Gomez aktore, zinemagile eta idazlea Madrileko La Paz Ospitalean hil da, 86 urte zituala.

Aktore legez ia 200 pelikula egin ditu Fernan-Gomezek; zuzendari legez, hogei film baino gehiago zuzendu. Ganera, hainbat sari jaso ditu, Donostia Saria (2000) eta Arteen Asturiasko Printze Saria (1995), berbarako. Espainiako zinemagintzan inork baino Goya sari gehiago ditu: zazpi.

1921eko abuztuaren 28an jaio zan, Liman (Peru), bere ama, Carola Fernan-Gomez aktorea, bira egiten egoalako han. Buenos Aireseko konsuladuan erroldatu eban eta, hori dala eta, 1970era arte argentinar uritartasuna izan eban, ostean espainiar nazionalizau zan arte.

Bere filmografian, besteak beste, honako lan honeek dagoz: 'Boton de ancla', 'El inquilino', 'La venganza de Don Mendo', 'Ninette y un señor de Murcia', 'El espiritu de la colmena', 'Mama cumple cien años', 'La colmena', 'Esquilache', 'Belle Epoque', 'El abuelo', 'Todo sobre mi madre', 'La lengua de las mariposas' eta 'Tiovivo c. 1950'.

Idazle ibilbidea 1961ean hasi eban, 'El vendedor de naranjas' nobeleagaz. Baina liburuez gan, antzezlanak ('Las bicicletas son para el verano'), olerkiak ('El canto es vuelo'), kontakizun bildumak ('La escena, la calle y las nubes') eta autobiografia bat ('El tiempo amarillo: memorias') be idatzi ditu.

'Ez dago Fernando Fernan-Gomezek itxitako hutsunea beteko dauenik', adierazo dau Espainiako Arteen eta Zinema Zientzien Akademiako presidente Angeles Gonzalez Sindek.

Espainiako Antzezpen Zentroaren zuzendari Gerardo Veraren ustez, artista handiari eskaini ahal jakon omenaldirik onena 'Viaje a ninguna parte' filman egin eban antzezpenaz barriro be gozetea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu