'Animabasauri 3 Atzera Begirakoa', igazko jaialdiko filmak gogoratzeko aukera bikaina

Bizkaie! 2008-01-08 09:44   Barriak

Gorostilanda eta Gozila alkarte kulturalek 'Animabasauri 3 Atzera Begirakoa' antolatu dabe Basaurin. Urtarrila osoan, igazko animazinoko jaialdi horretara aurkeztutako lan onenak ikusi ahal izango dira.

Gorostilanda eta Gozila alkarte kulturalek 'Animabasauri 3 Atzera Begirakoa' antolatu dabe Basaurin. Urtarrila osoan, igazko animazinoko jaialdi horretara aurkeztutako lan onenak ikusi ahal izango dira.

Antolatzaileek adierazo dabenez, Animabasauri-Animabasque jaialdiaren laugarren edizinoa izango danaren aurrerapen legez, emonaldiak Basauriko Pozokoetxeko Kultur Etxean izango dira. Ekimenean Basauriko Udalak eta Kultur Etxeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak parte hartuko dabe.

Emonaldiak urtarrileko astelehen guztietan egingo dira, 18:30ean. Honezkero, beraz, hasita dago ekimena. Honako film honeek izan dira lehenengoak: 'El Ladrón de muñecas', 'Ajedrez', 'God in our side', 'Perpetuum mobile', 'Memoria cani', 'Deloivery', 'Valle paraíso', 'The world is round', 'Hard boiled chichen', 'Changes, Mr Schawartz', 'The cleaner' eta 'La montaña mágica'.

Urtarrilaren 14an, 'Stalle', 'Banquise',' The lots bag', 'Aal in schedel', 'El viaje de said', 'Los cargo', 'The man on the moon', 'The fell tale heart', 'Violeta pescadora en el mar negro' filmak emongo dira. Urtarrilaren 21ean, 'Chahut', 'Ichthys', 'Caracas', 'Cirugía', 'La gallina ciega', 'Dog Days', 'Empire', 'Leviathan', 'Palomita mía', 'Guide dog', 'Moongirl' izango dira ikusgai; azkenik, urtarrilaren 28an, 'Pupets', 'Yansan', 'Historietas sombrosas', 'Pasta', 'De la vista nace el amor', 'Deu no journal', 'Parlimes', 'Shipwrecked', 'Brothers bearhearts' ikusiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu