'There Will Be Blood' izentau dabe 2007ko filmik onena

Bizkaie! 2008-01-07 13:39   Barriak

Bigarren mailako aktore onenaren saria Javier Bardemek lortu dau No Country for Old Men pelikulan egindako antzezpenagaitik. Bardemek 70. hamarkadan hainbat hilketa egin zituan hiltzaile bat antzezten dau film horretan.

There Will Be Blood (Paul Thomas Anderson) 2007ko filmik onena izentau dau AEBetako Zinema Kritikarien Alkarteak. XX. mende hasieran petrolioa bila dabilan gizon baten istorioa islatu dau lanak.

The Diving Bell and the Butterfly, Julian Schnabelen pelikulea eta No Countryt for Old Men, Joel eta Ethan Coen anaien azken lana, Paul Thomas Andersonen filmaren atzetik geratu dira.

There Will Be Blood, Oil!, 1920an Upton Sinclair idazleak idatzitako nobelan oinarrituta dago. Daniel Day-Lewisek Daniel Plainview antzeztu dau. Plainviewek sena eta morala galtzen ditu petrolioa topau guran.

Gizonezko aktore protagonista onenaren eta emakumezko aktore protagonista onenaren sariak Day-Lewisentzat eta Julie Christierentzat izan dira, hurrenez hurren.

Aktore onenaren saria Casey Affleckek jaso dau The Assassination of Jesse James by the Coward Robert Ford filman egindako lanagaitik eta bigarren mailako aktore onenaren saria Javier Bardemek lortu dau No Country for Old Men pelikulan egindako antzezpenagaitik. Bardemek 70. hamarkadan hainbat hilketa egin zituan hiltzaile bat antzezten dau film horretan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu