'Zine gehiago+Euskera gehiago', euskerazko filmak sustatzeko ekimena
2007-12-14 10:25 BarriakEusko Jaurlaritzako Kultura sailak 'Zine gehiago+Euskera gehiago' egitasmoa jarri dau martxan, euskerazko filmak DVD euskarrian eta zirkuitu komertzialetan txertatzeko asmoz. Ekimenaren aurkezpena Bilbon egin dabe Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiak.
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak 'Zine gehiago+Euskera gehiago' egitasmoa jarri dau martxan, euskerazko filmak DVD euskarrian eta zirkuitu komertzialetan txertatzeko asmoz. Ekimenaren aurkezpena Bilbon egin dabe Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiak.
Azkarateren arabera, egitasmoak bide barriak zabaldu gura deutsoz euskerazko bersinoa daben filmei. Euskerazko produktuak izatea eta produktu horreen kontsumoa eta zabalkundea DVD zirkuituetan bultzatzea dira proiektuaren helburuak.
Euskeraz bikoiztutako edota euskerazko azpitituluak dituen pelikulak DVD euskarrian alokairu eta salmentarako eskainiko dira eta horretarako pelikulen eskubideak eta banaketa egiten daben banatzaileakaz berbatuko dau Kultura Sailak.
Jaurlaritzeak urteko 40 film euskeraz bikoiztuta edo azpi-idazketeagaz egiteko aurreikuspena dau lehen bi urtetarako. 2007ko aurrekontuetan, film horreen bikoizketarako eta zabalpenerako 400.000 euro aurreikusi dira Jaurlaritzeak Aralar legebiltzar taldeagaz berbatutako emendakin baten bitartez; eta 2008. urtean, gitxienez beste horrenbeste erabiliko da.
Lehen emoitzak
'Zine gehiago+Euskera gehiago' egitasmoaren lehenengo emoitzak kalean dira honezkero DVDen saltokietan. Euskerazko film honeek salgai edota alokairuan dagoz: Universal etxearen 'Heroiak' telesailaren ordubeteko 23 atal; Tripictures etxearen 'Number 23' eta 'Fur (Obsesino baten erretratoa)' pelikulak; New World etxearen 'Arthur and the Minimoys'; On Pictures etxearen 'Casandra's Dream'; eta Filmax etxearen '88 minutes', 'The Contract' eta 'Rob B Hood'.
Datozan hilabeteotan, eskaintzea zabaldu egingo da, egitasmoaren emoitzetara ailegetako.
Euskerazko filmen kontsumoa bultzatzea helburu dauen egitasmo honetan hartuko diran pelikulak zinema areto komertzialetan estreinautako filmak izan behar dabe. Euskerara bikoiztuta eta euskerazko azpitituluakaz jarriko dira DVDetan beste hizkuntzetako bertsino batera eta erosketarako eta, ondoren, alokairuko zirkuituetan txertatuko dira ohiko zabalbideetatik, zinema etxeakaz adostuta, euskeraz dirala argi azalduz.
Batez beste, dozena bat pelikula estreinau izan dira zinema komertzialetan euskeraz urtero eta zirkuitu iraunkorrak landu ditu euskerazko eskaintza jarraitua garatzeko. Alde horretatik, datozan hilabetetan barriak izango dira. Era berean, euskerazko hainbat titulu jarri izan dira DVD eta bideo formatuetan, baina orain arte egitasmo propiorik barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!