Zinebiklubek urtarriletik martira Bilboko 49. Nazinoarteko Jaialdian aurkeztutako film onenak eskainiko ditu

Bizkaie! 2008-01-09 14:35   Barriak

Hiruhilekoan zehar ikusi al izango diran 80 film labur baino gehiagoren artean, Laida Lertxundiren ‘Footnotes to a house of love’, Euskal Zinema ataleko sari nagusia barau eta Tito Molina ekuatoriarrak zuzendutako ‘El niño y el mar’ espainiar eta ekuatoriar koprodukzinoa dira, Espiniar zinema ataleko sari nagusia.

Urtarrilaren 10etik martiaren 13ra, Abandoko udaltegian, Barrainkua kalean, neguko Zinebiklub film laburren programazinoa eskainiko da, 2006ko martian abiatu zan zinema alternatiboari buruzko asteroko foroa. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren (Zinebi) laguntzaz sortua eta horretarako, DVD eta VHS proiektagailuez eta Dolby sistemaz hornidutako 100 lagunentzako areto bat egokitu da udaltegiko instalazinoetan.

Programazio barriak hamar saio eskainiko ditu danetara eta eguenero 19:30etatik aurrera eta doban aurkeztuko dira. Urteko lehen hiruhilekoan, zinemazaleek aukerea izango dabe Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren (Zinebi) 49. edizinoko atal desbardinetako hamar film saritu ikusteko. Mundu osoan egindako obrak dira eta errealizadore gazteek gaien inguruan eta estiloari buruzko ardurak eta euren kezka etiko eta estetikoak adierazoten ditue, gaur egun ikus daiteken zinemarik konprometiduena eta abangoardistena ordezkatuz.

Hiruhilekoan zehar ikusi al izango diran 80 film labur baino gehiagoren artean, Laida Lertxundiren ‘Footnotes to a house of love’, Euskal Zinema ataleko sari nagusia barau eta Tito Molina ekuatoriarrak zuzendutako ‘El niño y el mar’ espainiar eta ekuatoriar koprodukzinoa dira, Espiniar zinema ataleko sari nagusia.

Euskal errealizatzaile sarietuen artean, Laida Lertxundiren lanaz gan, Victor Iriarteren azken lanak be ezagutu ahal izango dau ikuslegoak: ‘Decir adiós’, (FIPCA eta EGEDA alkartearen saria, Zinemako eta ikusentzunezko produktore Iberoamerikar Federakundea); Mikel Ruedaren ‘Present Perfect’, Euskal Herriko Gidoigintza Profesionalen Alkarteak gidoi onenaren saria eta Haritz Zubillagaren ‘Las horas’, Fas Zinema Klubaren saria.

Rubén Margallo eta Mauricio Godoyren laburrak be izango dira ikusgai (Urrezko Mikeldia eta Zilarrezko dokumentala ‘Familia 068’ eta ‘Retro visión’ lanakaitik); Lászlo Nemes hungariarraren lanak (Mikeldi sarietan zilarra fikzino atalean ‘Türelem’ lanagaitik); Leticia Jorge eta Ana Guevara uruguaidarren (latinoamerikar filmeen artean zilarrezko Carabela saridunak) eta Cesar Fernando de Oliveira brasildarraren ‘Dez centavos’ lanagaitik UNICEF sariduna.

Zinebiklub ekimenaren bidez lortu gura diran helburuen artean, nagusia Bilbon dagoan zinema eskaintza gehitzea da, ikusentzunezko produkzino mueta baten inguruko programazino egonkorra gaineratuz, film laburrak bezela bere azpiatal desbardinakaz: fikzinoa, animazinoa, dokumentalak, esperimentalak, etab. Gogoan izan, film laburra eskolea izaten dala zinegile barrientzat.

Bestalde, Zinebiklubek ikusentzunezkoen arloko jarduera egonkor eta jarraikorra gehituko deutso Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren urteko programazinoari. Aldi berean, Barrainkuako emonaldiek handitu egingo dabe Zinebiren oihartzuna urian, jaialdiko ekitaldiak antolatzen diran egunetatik kanpo.


Argibide gehiago eta programazino osoa:
http://www.zinebi.com/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu